[Librezale] Izarkom eskola martxoan
mikelgs a bildua ni.eus
mikelgs a bildua ni.eus
Al, Ots 12, 01:09:24, CET 2024
Gabon, Txopi eta gainontzeko guztioi:
Otsailaren 21erako proposatu zizutela suposatzen dut. Ostegunero egiteko
asmoa dutela ulertu bainion Urtziri (niri ere deitu dit, beherago
azalduko dut).
Ni ados nago zu joatearekin, jakina, eta Librezalerentzat 100€ak eman
nahi badituzu bikain. Horrelakoetan garraio gastuak kobratu behar direla
uste dut, bestela batzuetan atzera egin eta hitzaldiak eman gabe
geratzen dira (jende gaztearen kasuan gehiago, baina orokorrean sanoagoa
iruditzen zait). Zu gertu zaude agian, beraz nahi duzun bezala, noski.
Gonbidatu dituzten lau eragileekin saio trinkoa aterako da, trinkoegia
akaso, labur geratuz ordu eta erdi. Hala ere, aipatzearren, faltan
sumatu dut hizkuntzen itzulpen automatikoaren garapen hurbila (idatziz
webgune batean... edo pinganillo batekin aldiberekoa? Zer dator hurrengo
urteetan?), ahots errekonozimendua eta domotika, chatGPT modukoak
euskaraz eta abar. Elhuyar, HitzZentroa(?) eta horrelakoekin beste saio
bat antolatu dezakete etorkizunean akaso.
Bestalde, niri ere deitu zidan Urtzik, Fedibertsoari buruzko saioa
egiteko. Ez dakit Izarkomeko bazkide-bezero naizelako deitu zidan edo
urrian emandako hitzaldi honengatik:
https://peertube.euskarabildua.eus/w/07de4465-f105-4181-9c49-071c64835904
Baietz esan nion eta apirilaren 25ean izango da. 100€ emango dizkidatela
esan zidan eta nire asmoa da garraio gastua kobratu (Gasteiztik joan
etorri kotxean 20€) eta gainontzekoa Abaraska taldeari ematea.
Kartelean Abaraska taldearen logoa jartzeaz gain Librezale taldearena
jarri dute. Nire aldetik pertenentzia dilemarik ez, oso gutxi ari naiz
laguntzen itzulpenekin azkenaldian, baina logoa ikus dadin ona iruditzen
zait. Kartel borradorea ikusita (atxikita duzue) asmoa nuen hemen emaila
bidaltzeko, 40 abaraskarentzat eta 40 Librezalerentzat emango nuela
esanez, baina zuk aipatu duzunez beste hori, jendeari ondo iruditzen
bazaio hasierako asmoarekin jarraituko dut (20€ niretzat eta 80€
Abaraska taldearentzat).
Norbaitek zalantza edo proposamenik badu, egin lasai, denbora asko
baitago aurretik.
Aste ona izan!
Mikelgs
2024-02-10 17:48 egunean, Txopi , Librezale-en bidez-(e)k idatzi du:
> Kaixo:
>
> Izarkom eskolan parte hartzera gonbidatu gaituzte:
> https://www.izarkom.eus/izarkom-eskola/
>
> Hilero Bilbon ireki duten zentro berrian mahai-inguruak eta antzeko
> ekitaldiak antolatzen hasi dira. Martxoaren 20koa: Euskarak mundu
> digitalean duen presentzia aztertu eta egoerari aurre egiteko gakoak
> proposatzea.
>
> Hauek dira gonbidatu dituzten eragileak:
> - Pantailak euskaraz
> - PuntuEUS
> - Librezale-Gaitu
> - Azkue fundazioa
>
> Beste hiruretatik pertsona batek parte hartuko dutela esan dute.
> Izarkomeko Urtzi Ugaldek telefonoz deitu zidan eta nik ere baiezkoa
> eman nion. Gaitugatik deitu zidan baina hori Librezaleko ekimena zela
> eta mahai-inguru horretan Librezalek parte hartzea gomendagarria
> ikusten nuela esan nion. Azalpenaren ondoren uste dut horregatik jarri
> duela "Librezale-Gaitu" delakoa.
>
> Ondo iruditzen zaizue?
>
> Ados bazaudete, ni joango naiz eta ordainduko dizkiguten 100 euroak
> Librezalerako izango dira.
>
> "Euskarak mundu digitalean duen presentziari" buruz, egungo egoerari
> buruz eta euskara indartzeko gakoei buruz norbaitek hemen zerbait
> partekatu nahi badu, primeran! Hausnarketak, estekak, lehentasunak,
> estrategiak, ideiak... denak ondo etorriak izango dira eta ahal dudan
> heinean berauek transmititzen saiatuko naiz!
>
> Eskerrik asko eta ondo izan,
> Txopi.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: photo1707384382.jpeg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 104638 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20240212/92e8129d/attachment-0001.jpeg>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago