[Librezale] [Common Voice] Arrasate + Sexu eta generoa
    Txopi 
    txopi a bildua ikusimakusi.eus
       
    Iga, Ots  4, 19:29:24, CET 2024
    
    
  
Kaixo:
Librezaleren txatean kide batzuek azaldu zuten bezala, urtarrilaren 26an 
Common Voice euskaraz (Gaitu) bultzatzeko ekitaldi bat izan zen. Hemen 
partekatu dituzten esteka pare bat:
https://mondraberri.eus/oraingoz-400-grabazio-eginda-arratsaldeko-helburua-da-600-egitea/
https://goiena.eus/arrasate/1706292231824-mila-ahots-lortzeko-bidean-da-gaitu
Bestalde, Mozilla fundazioak Common Voice webgunean eta datu-sortan 
"Sexua" eremuaren ordez sei aukera dituen "Sexua eta generoa" eremua 
erabiltzea erabaki du:
https://foundation.mozilla.org/en/blog/expanding-gender-options-on-common-voice/
Ondo izan,
Txopi.
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago