[Librezale] Euskalgintzaren Kontseiluko gonbitaren erantzuna

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
Iga, Abu 11, 11:10:39, CEST 2024


Kaixo, Gorka, eskerrik asko zirriborroagatik.

3. paragrafoa sobera dagoela iruditzen zait, Kontseilukoek ez dute 
informazio hori behar. Aurreko paragrafoarekin nahiko azalpen badago, 
ezta?

4. paragrafoko azken parentesia ere sobera dagoela uste dut (aurretik 
2garrenean esanda baitago ordezkaririk ez dagoela etab.). Gainera, 
boluntariorik ez dagoela esatearena beste modu batean jarriko nuke, 
etsigarria iruditzen zait orain dagoen tonua. Beraz, 4. paragrafo osoa 
honekin ordezkatzea proposatzen dut:

"Gonbitea aztertu eta joatea garrantzitsua iruditu zaigun arren, 
momentuz inork ezin du joan irailaren 11ko saio horretara, beraz ezezkoa 
erantzuteko bidaltzen dizuegu email hau. Gutako batek eguna libratzea 
lortuko balu, joan aurretik emailez abisatuko genizueke. Ea hala den!"

Eta 5. paragrafoarekin lotura ondo gelditzeko, lehen hitzak kendu eta 
"Joatekotan..." horretatik aurrera utziko nuke.

Ez badut ondo azaldu, galdetu eta finduko dut proposamena.

Ondo segi!

2024-08-10 11:27 egunean, Gorka Azkarate Zubiaur , Librezale-en 
bidez-(e)k idatzi du:
> Kontseiluaren gonbita
> 
> 2024-07-12an, Idurre Eskisabelek, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari 
> nagusiak, honako mezua bidali zuen Librezale posta-zerrendara:
> 
> 
> Euskalgintzako kide estimatu hori, agur t'erdi!
>  
> Dakizun bezala,  euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua 
> bermatuko duten hizkuntz politikak proposatzea eta indarrean jar 
> daitezen bultzatzea da Euskalgintzaren Kontseiluaren egiteko nagusia. 
>  Bide horretan, azken urteetan behin eta berriro gogoetatu dugu egungo 
> munduan ezinbestekoa dela eremu digitalean  ere euskararen aldeko 
> hizkuntz politikak pentsatzea eta bultzatzea. Jakina, arlo horretan ari 
> zareten eragileen ezagutza eta ibilbideetatik abiatuta, zuen ekarpenean 
> oinarrituz eta balioetsiz. Hain zuzen ere, aurtengo egitekoen artean 
> geure buruari jarri genion erronketako bat eremu digitaleko eragileekin 
> harremanetan jartzea da,  eta elkarrekin gutxieneko lanketarako 
> oinarririk badagoen  aztertzea.
> 
> Horretan ginela, Elhuyar jarri zen gurekin harremanetan, eta kezka 
> bertsutik abiatuta Katalunian indarrean jarri duten aliantza 
> digitalaren ideia partekatu zuten gurekin. Halaber, eta Kontseiluaren 
> aterkipean halakorik entsea daitekeen proposatu.
>  
> Horixe da, beraz, elkarrekin biltzeko proposamen honen arrazoi eta 
> helburua: tarte bat hartzea eremu digitalean euskararen normalizazio 
> eta biziberritzearen ikuspegitik dugun jokalekua elkarrekin arakatzeko, 
> eta, noski, elkarrekin aliantzan aritzeko zorurik baden aztertzeko.
> 
> Irailaren 11n izango da bilkura, Martin Ugalde Kultur Parkean, 
> 10:00etan hasi eta 12:00etara. Ondoren, elkarrekin mokadutxo bat jateko 
> aukera izango dugu.
> 
> Asko poztuko gaitu egun horretan gurekin bazaitugu.
> 
> (Mesedez, baieztatu etorriko zareten mezu honi erantzunez)
> 
> Idurre Eskisabel Larrañaga
> Idazkari nagusia
> 
> ______________________________________________________________
> 
> Horra erantzunaren zirriborro bat, (lehena):
> 
> 
> Idurre Eskisabel hori, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi 
> hori:
> 
> (1. paragrafoa). Ezer baino lehen, mila esker irailaren 11n egingo den 
> bilkuraren berri emateagatik, antolatzeagatik eta Librezale taldea 
> gonbidatzeagatik.
> 
> (2. paragrafoa). Librezale taldea duela hogei urte bat urte sortu 
> zen[1].  Hasieratik euskalgintzarekiko konpromisoa izan duen taldea da. 
> Boluntarioz osatuta dago eta ez dago zuzendaritza talderik edo taldeak 
> izendaturiko ordezkaririk[2]. Batzarrak antolatzen direnean, modu 
> asanblearioan hartzen dira erabakiak. Boluntarioek egiten duten lana, 
> gehien bat, software librea euskarara itzultzea izaten da. Izan ere, 
> Librezale taldeko kideok sustatzen dugu, ahal dugun neurrian, software 
> librea eta euskalduna, estandar irekiak (hardwarea, softwarea, 
> protokoloak...), lizentzia libreak dituzten edukiak, burujabetza 
> teknologikoa, zerbitzu federatuak (eta ez nagusitasun monopolistikoa 
> bilatzen duten zerbitzu zentralizatuak)...[2]
> 
> (3. paragrafoa). Boluntarioen artean posta zerrenda bat erabiltzen dugu 
> egunerokotasunean gure artean komunikatzeko, eta txat sistema pare bat, 
> (Telegram + Matrix protokoloko gela bat, biak zubi baten bidez 
> lotuak).[3] Gure mezu guztiak, gardentasun osoz, edonork ikusteko 
> tokian argitaratzen dira. Edonork eman dezake izena txatean, baita 
> goitizen batekin ere, edota posta zerrendako mezu guztiak ikusi.[4]
> 
> (4. paragrafoa). Boluntarioen artean zuen gonbita komentatu da eta 
> batzuei joatea ideia ona litzatekeela iruditu zaigu, baina ez da 
> boluntariorik agertu irailaren 11n, 10:00tik aurrera, Martin Ugalde 
> Kultur Parkera joateko prest. (Boluntarioren bat agertuko balitz ere, 
> bere izenean joango litzateke, taldeak ez baitio inori taldearen 
> ordezkaritza esleitzen).
> 
> (5. paragrafoa). Beraz, Librezale taldetik ezin izango da inor joan, 
> baina joatekotan, honelako proposamenak egingo genituzke: proposatuko 
> genieke Euskalgintza Kontseiluko talde eta erakunde guztiei, bereziki 
> zuzendaritza taldekoei[5], software libre eta euskalduna hobestea, 
> formatu ireki eta estandarrak hobestea; sare sozialetan, esate 
> baterako[6]. (Publizitatetik bizi diren sare sozial pribatiboetan 
> askotan detektatu da, besteak beste, euskararen kalterako izan 
> daitezkeen algoritmoak).
> 
> (6. paragrafoa). Agian gure antzeko ikuspegiak dituen 'Hezkuntzan 
> Librezale' taldean boluntarioren bat agertuko da, (ez dakigu gonbidatu 
> dituzuen).[7]
> 
> (7. paragrafoa). Beraz, eta laburbilduz, mila esker gonbitagatik eta ea 
> hurrengo batean ere gutaz gogoratzen zareten eta boluntarioren bat 
> bidaltzen dugun.
> 
> 
> [1] 
> https://librezale.eus/mediawiki//index.php?search=Librezaleren+bilerak&title=Berezi%3ABilatu&go=Joan
> [2] https://librezale.eus/wiki/Zer_da_Librezale%3F
> [3] https://librezale.eus/wiki/Komunikazio-tresnak
> [4] https://librezale.eus/pipermail/librezale/
> [5] https://kontseilua.eus/nor-gara/zuzendaritza/
> [6] 
> https://teknopata.eus/2023/07/sare-sozialak-2023an-10-galdera-errazetan/
> [7] https://hezkuntza.librezale.eus/honi-buruz/
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago