[Librezale] Gaituko ahozko grabazioekin arazoak

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ost, Urr 25, 17:43:34, CEST 2023


Kaixo, Julen:

Gorkak zurekin hitz egin duela baina askorik aurreratu ez duzuela 
kontatu digu.


Galdera bat: badakizu zein nabigatzailerekin ari zaren probak egiten? 
Probatu duzu beste nabigatzaile batekin? Ez badaukazu, Firefox 
nabigatzailea instalatzea gomendatzen dizut eta orduan gaitu.eus-era 
joan eta grabazio bat egiten saiatu.

Hori egitean, nabigatzaileak mikrofonoa erabiltzeko baimena eskatu 
beharko lizuke eta zuk baietz erantzun behar duzu, noski. Baliteke nahi 
gabe ezetz erantzun izana iraganean eta horregatik errore hori agertzea 
orain.

Behin mikrofonoari baimena ukatu ondoren ere zure aukera aldatu 
dezakezu. Grabaketa bat egiten saiatu eta Firefoxen, URLaren ondoan 
("https"ren ezkerretara) mikrofono baten ikurra agertu dakizuke (niri 
behintzat agertzen zait). Bertan klik egin eta mikrofonoaren baimena 
aldatzeko aukera agertuko zaitu. Nik hori berori egin dut eta bertan 
behin-behineko ukazio hori kendu dezaket. Beraz, berriro grabatzen 
saiatzean nabigatzaileak berriz galdetzen dit eta aukera daukat 
oraingoan baietz erantzuteko. Ikusi erantsitako irudia.

Beste aukera bat nabigatzailearen cache memoria ezabatzea da. Hau da 
Ctrl+F5 sakatu eta kito, lehen baimena ukatu bazenuen, orain 
nabigatzaileak berriz galdetuko dizu.

Ez dakit, egin horrelako probak. Agian ez dizute lagunduko baina agian bai!

Mesedez, kontatu iezaguzu lortzen duzun edo ez.

Animo eta ondo izan,
Txopi.

OHARRA: mesedez, mezu hau erantzuten baduzu gogoratu 
librezale a bildua libreza.eus hartzaile modura jartzea. Era horretan, naiz eta 
zu posta-zerrendara ez harpidetu, Gorkak, nik eta beste guztiok zure 
berri izango dugu.

23/10/20 06:35(e)an, Maxixatzen Euskaldunon elkartea igorleak idatzi zuen:
> Egun on Txopi:
> 
> Eskertzen dizut erantzun izana.
> 
> Dena dela ez dut lortzen grabatzea, behin eta berriro saiatu arren 
> errore berbera ematen dit. Ezin du ordenagailuaren arazoa izan, zeren 
> eta entzuketak balioztatzen lagatzen dit.
> 
> Mikrofonoa ere erabili dut aste honetan bertan beste bilera batean, 
> beraz hori ere ez da arazoa.
> 
> Ordenagailuaren konfigurazio arazoren bat izango dela pentsatzen dut, 
> baina ezin jakin zer izango den.
> 
> Ez daukat presarik, entzuketan balidatzen jardungo dut momentuz, baina 
> 15-20 egun barru herritarrei Gaitu.eusk erakusteko gure elkartearen 
> lokalean "irakasle" lanak egin behar ditut eta ordurako konponduta 
> egotea komeni.
> 
> Zuotako norbait nire ordenagailura konektako eta agian konpondu dezakegu?
> 
> Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2023 urr. 
> 19(a), og. (21:10)):
> 
>     Kaixo Julen:
> 
>     Oraintxe probatu dut eta ondo dabilkit. 503 erroreak esan nahi du
>     zerbitzua ez dagoela erabilgarri, baina ez dirudi hori egia denik.
>     Agian
>     sareko arazoren bat izango duzu?
> 
>     Saiatu zara gailu desberdinekin? Eta sareko konexio desberdin birekin?
>     Batzuetan, modu batera ibiltzea eta bestera ez, arazoa non dagoen
>     pistak
>     eman ditzake...
> 
>     Ondo izan,
>     Txopi.
> 
>     OHARRA: Julen ez dago posta-zerrenda honetara harpidetuta. Norbaitek
>     erantzuten badio hartzaile bezala Librezale jartzeaz gain jar dezala
>     maxixatzen a bildua maxixatzen.eus ere.
> 
>     23/10/18 11:37(e)an, Maxixatzen Euskaldunon elkartea , Librezale-en
>     bidez igorleak idatzi zuen:
>      > Egun on librezaleok:
>      >
>      > Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko langilea naiz, eta egun hauetan
>      > gaitu.eus-ean alta eman eta grabazioak egiten saiatu naiz, baina
>      > mikrofonoa klikatzen dudan aldiro mezu hau agartzen zait: Ezusteko
>      > matxura bat izaten ari gara
>      >
>      >
>      >     error 503
>      >
>      > Esaldiak entzun eta balioztatzeko ez daukat inongo arazorik,
>     beraz ez
>      > dakit zergatik ematen didan 503 zenbakidun akatsa.
>      >
>      > Laguntzerik bai mesedez? Nahiago baduzue zuen telefonoren bat
>     bidali eta
>      > hots egingo dizuet.
>      >
>      > Datozen egunetan herritarrentzat saio irekiak antolatu nahi
>     ditugu, eta
>      > ez da itxura erakutsi behar dienak ezin grabatu ahal izatea.
>      >
>      > Eskerrik asko
>      > Julen Garate.
>      > --
>      > Maxixatzen Euskaldunon Elkartea
>      > Maxixatzen Herri Komunikabidea
>      > -----------------------------------------
>      > Nagusia 62º, Azkoitiko kultur etxea (110 postakutxa) / Maxixatzen.eus
>      >
>      > */943 85 36 17/*
>      >
>      > <http://www.maxixatzen.eus/
>     <http://www.maxixatzen.eus/>><http://www.twitter.com/maxixatzen
>     <http://www.twitter.com/maxixatzen>>
>      >
>     <https://www.facebook.com/pages/MAXIXATZEN-EUSKALDUNON-ELKARTEA/342481105223?fref=ts <https://www.facebook.com/pages/MAXIXATZEN-EUSKALDUNON-ELKARTEA/342481105223?fref=ts>>
>      >
>      > */*"Ezinbestekoa ez bada, ez imprimitu mezu hau edo honekin batera
>      > doazkizun dokumentuak. Lagundu ingurumena zaintzen, denon ardura
>     da".*/*
>      > */*
>      > */*
>      > Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan
>     xedatutakoa
>      > betez, zure datuak Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko fitxategian
>     sartuko
>      > dira, eta egindako eskaerak bideratu ahal izateko zein
>     interesekoa izan
>      > dakizukeen Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko informazioa helarazteko
>      > baino ez dira erabiliko. Berauek atzitu, aldatu edo fitxategitik
>      > ezabatzeko idatzi maxixatzen a bildua gmail.com <mailto:maxixatzen a bildua gmail.com>
>      > <mailto:maxixatzen a bildua gmail.com
>     <mailto:maxixatzen a bildua gmail.com>> helbidera.
>      > Datuok ez zaizkio sekula beste inori utziko, zuk espresuki
>     horretarako
>      > baimenik eman ezean.
>      >
>      > _______________________________________________
>      > Librezale mailing list
>      > Librezale a bildua librezale.eus
>      > https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>     <https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
> 
> 
> 
> -- 
> Maxixatzen Euskaldunon Elkartea
> Maxixatzen Herri Komunikabidea
> -----------------------------------------
> Nagusia 62º, Azkoitiko kultur etxea (110 postakutxa) / Maxixatzen.eus
> 
> */943 85 36 17/*
> 
> <http://www.maxixatzen.eus/><http://www.twitter.com/maxixatzen> 
> <https://www.facebook.com/pages/MAXIXATZEN-EUSKALDUNON-ELKARTEA/342481105223?fref=ts>
> 
> */*"Ezinbestekoa ez bada, ez imprimitu mezu hau edo honekin batera 
> doazkizun dokumentuak. Lagundu ingurumena zaintzen, denon ardura da".*/*
> */*
> */*
> Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa 
> betez, zure datuak Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko fitxategian sartuko 
> dira, eta egindako eskaerak bideratu ahal izateko zein interesekoa izan 
> dakizukeen Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko informazioa helarazteko 
> baino ez dira erabiliko. Berauek atzitu, aldatu edo fitxategitik 
> ezabatzeko idatzi maxixatzen a bildua gmail.com 
> <mailto:maxixatzen a bildua gmail.com> helbidera.
> Datuok ez zaizkio sekula beste inori utziko, zuk espresuki horretarako 
> baimenik eman ezean.
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 2023-10-25 17-39-33.png
Mota: image/png
Tamaina: 60184 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20231025/058ad18d/attachment-0001.png>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago