[Librezale] Gaituko ahozko grabazioekin arazoak
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ast, Urr 19, 21:10:27, CEST 2023
Kaixo Julen:
Oraintxe probatu dut eta ondo dabilkit. 503 erroreak esan nahi du
zerbitzua ez dagoela erabilgarri, baina ez dirudi hori egia denik. Agian
sareko arazoren bat izango duzu?
Saiatu zara gailu desberdinekin? Eta sareko konexio desberdin birekin?
Batzuetan, modu batera ibiltzea eta bestera ez, arazoa non dagoen pistak
eman ditzake...
Ondo izan,
Txopi.
OHARRA: Julen ez dago posta-zerrenda honetara harpidetuta. Norbaitek
erantzuten badio hartzaile bezala Librezale jartzeaz gain jar dezala
maxixatzen a bildua maxixatzen.eus ere.
23/10/18 11:37(e)an, Maxixatzen Euskaldunon elkartea , Librezale-en
bidez igorleak idatzi zuen:
> Egun on librezaleok:
>
> Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko langilea naiz, eta egun hauetan
> gaitu.eus-ean alta eman eta grabazioak egiten saiatu naiz, baina
> mikrofonoa klikatzen dudan aldiro mezu hau agartzen zait: Ezusteko
> matxura bat izaten ari gara
>
>
> error 503
>
> Esaldiak entzun eta balioztatzeko ez daukat inongo arazorik, beraz ez
> dakit zergatik ematen didan 503 zenbakidun akatsa.
>
> Laguntzerik bai mesedez? Nahiago baduzue zuen telefonoren bat bidali eta
> hots egingo dizuet.
>
> Datozen egunetan herritarrentzat saio irekiak antolatu nahi ditugu, eta
> ez da itxura erakutsi behar dienak ezin grabatu ahal izatea.
>
> Eskerrik asko
> Julen Garate.
> --
> Maxixatzen Euskaldunon Elkartea
> Maxixatzen Herri Komunikabidea
> -----------------------------------------
> Nagusia 62º, Azkoitiko kultur etxea (110 postakutxa) / Maxixatzen.eus
>
> */943 85 36 17/*
>
> <http://www.maxixatzen.eus/><http://www.twitter.com/maxixatzen>
> <https://www.facebook.com/pages/MAXIXATZEN-EUSKALDUNON-ELKARTEA/342481105223?fref=ts>
>
> */*"Ezinbestekoa ez bada, ez imprimitu mezu hau edo honekin batera
> doazkizun dokumentuak. Lagundu ingurumena zaintzen, denon ardura da".*/*
> */*
> */*
> Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa
> betez, zure datuak Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko fitxategian sartuko
> dira, eta egindako eskaerak bideratu ahal izateko zein interesekoa izan
> dakizukeen Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko informazioa helarazteko
> baino ez dira erabiliko. Berauek atzitu, aldatu edo fitxategitik
> ezabatzeko idatzi maxixatzen a bildua gmail.com
> <mailto:maxixatzen a bildua gmail.com> helbidera.
> Datuok ez zaizkio sekula beste inori utziko, zuk espresuki horretarako
> baimenik eman ezean.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago