[Librezale] Gaituko ahozko grabazioekin arazoak

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Urr 25, 22:12:25, CEST 2023


Aupa,

ez dakit lagungarri izango zaizuen, baina nik hau aurkitu dut Common 
Voiceren githubean:

https://github.com/common-voice/common-voice/issues/3764

Zoritxarrez urtebete pasa da, eta ez dirudi konponbiderik aurkitu 
dutenik. Ez dakit Julenena arazo bera izango den... Chrome 
nabigatzailearekin gertatzen zitzaien, beraz, agian Firefox erabilita 
arazoa konponduko da.


Ondo izan,


23/10/25 17:43(e)an, Txopi , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
> Kaixo, Julen:
>
> Gorkak zurekin hitz egin duela baina askorik aurreratu ez duzuela 
> kontatu digu.
>
>
> Galdera bat: badakizu zein nabigatzailerekin ari zaren probak egiten? 
> Probatu duzu beste nabigatzaile batekin? Ez badaukazu, Firefox 
> nabigatzailea instalatzea gomendatzen dizut eta orduan gaitu.eus-era 
> joan eta grabazio bat egiten saiatu.
>
> Hori egitean, nabigatzaileak mikrofonoa erabiltzeko baimena eskatu 
> beharko lizuke eta zuk baietz erantzun behar duzu, noski. Baliteke 
> nahi gabe ezetz erantzun izana iraganean eta horregatik errore hori 
> agertzea orain.
>
> Behin mikrofonoari baimena ukatu ondoren ere zure aukera aldatu 
> dezakezu. Grabaketa bat egiten saiatu eta Firefoxen, URLaren ondoan 
> ("https"ren ezkerretara) mikrofono baten ikurra agertu dakizuke (niri 
> behintzat agertzen zait). Bertan klik egin eta mikrofonoaren baimena 
> aldatzeko aukera agertuko zaitu. Nik hori berori egin dut eta bertan 
> behin-behineko ukazio hori kendu dezaket. Beraz, berriro grabatzen 
> saiatzean nabigatzaileak berriz galdetzen dit eta aukera daukat 
> oraingoan baietz erantzuteko. Ikusi erantsitako irudia.
>
> Beste aukera bat nabigatzailearen cache memoria ezabatzea da. Hau da 
> Ctrl+F5 sakatu eta kito, lehen baimena ukatu bazenuen, orain 
> nabigatzaileak berriz galdetuko dizu.
>
> Ez dakit, egin horrelako probak. Agian ez dizute lagunduko baina agian 
> bai!
>
> Mesedez, kontatu iezaguzu lortzen duzun edo ez.
>
> Animo eta ondo izan,
> Txopi.
>
> OHARRA: mesedez, mezu hau erantzuten baduzu gogoratu 
> librezale a bildua libreza.eus hartzaile modura jartzea. Era horretan, naiz eta 
> zu posta-zerrendara ez harpidetu, Gorkak, nik eta beste guztiok zure 
> berri izango dugu.
>
> 23/10/20 06:35(e)an, Maxixatzen Euskaldunon elkartea igorleak idatzi 
> zuen:
>> Egun on Txopi:
>>
>> Eskertzen dizut erantzun izana.
>>
>> Dena dela ez dut lortzen grabatzea, behin eta berriro saiatu arren 
>> errore berbera ematen dit. Ezin du ordenagailuaren arazoa izan, zeren 
>> eta entzuketak balioztatzen lagatzen dit.
>>
>> Mikrofonoa ere erabili dut aste honetan bertan beste bilera batean, 
>> beraz hori ere ez da arazoa.
>>
>> Ordenagailuaren konfigurazio arazoren bat izango dela pentsatzen dut, 
>> baina ezin jakin zer izango den.
>>
>> Ez daukat presarik, entzuketan balidatzen jardungo dut momentuz, 
>> baina 15-20 egun barru herritarrei Gaitu.eusk erakusteko gure 
>> elkartearen lokalean "irakasle" lanak egin behar ditut eta ordurako 
>> konponduta egotea komeni.
>>
>> Zuotako norbait nire ordenagailura konektako eta agian konpondu 
>> dezakegu?
>>
>> Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2023 urr. 
>> 19(a), og. (21:10)):
>>
>>     Kaixo Julen:
>>
>>     Oraintxe probatu dut eta ondo dabilkit. 503 erroreak esan nahi du
>>     zerbitzua ez dagoela erabilgarri, baina ez dirudi hori egia denik.
>>     Agian
>>     sareko arazoren bat izango duzu?
>>
>>     Saiatu zara gailu desberdinekin? Eta sareko konexio desberdin 
>> birekin?
>>     Batzuetan, modu batera ibiltzea eta bestera ez, arazoa non dagoen
>>     pistak
>>     eman ditzake...
>>
>>     Ondo izan,
>>     Txopi.
>>
>>     OHARRA: Julen ez dago posta-zerrenda honetara harpidetuta. Norbaitek
>>     erantzuten badio hartzaile bezala Librezale jartzeaz gain jar dezala
>>     maxixatzen a bildua maxixatzen.eus ere.
>>
>>     23/10/18 11:37(e)an, Maxixatzen Euskaldunon elkartea , Librezale-en
>>     bidez igorleak idatzi zuen:
>>      > Egun on librezaleok:
>>      >
>>      > Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko langilea naiz, eta egun hauetan
>>      > gaitu.eus-ean alta eman eta grabazioak egiten saiatu naiz, baina
>>      > mikrofonoa klikatzen dudan aldiro mezu hau agartzen zait: 
>> Ezusteko
>>      > matxura bat izaten ari gara
>>      >
>>      >
>>      >     error 503
>>      >
>>      > Esaldiak entzun eta balioztatzeko ez daukat inongo arazorik,
>>     beraz ez
>>      > dakit zergatik ematen didan 503 zenbakidun akatsa.
>>      >
>>      > Laguntzerik bai mesedez? Nahiago baduzue zuen telefonoren bat
>>     bidali eta
>>      > hots egingo dizuet.
>>      >
>>      > Datozen egunetan herritarrentzat saio irekiak antolatu nahi
>>     ditugu, eta
>>      > ez da itxura erakutsi behar dienak ezin grabatu ahal izatea.
>>      >
>>      > Eskerrik asko
>>      > Julen Garate.
>>      > --
>>      > Maxixatzen Euskaldunon Elkartea
>>      > Maxixatzen Herri Komunikabidea
>>      > -----------------------------------------
>>      > Nagusia 62º, Azkoitiko kultur etxea (110 postakutxa) / 
>> Maxixatzen.eus
>>      >
>>      > */943 85 36 17/*
>>      >
>>      > <http://www.maxixatzen.eus/
>> <http://www.maxixatzen.eus/>><http://www.twitter.com/maxixatzen
>>     <http://www.twitter.com/maxixatzen>>
>>      >
>> <https://www.facebook.com/pages/MAXIXATZEN-EUSKALDUNON-ELKARTEA/342481105223?fref=ts 
>> <https://www.facebook.com/pages/MAXIXATZEN-EUSKALDUNON-ELKARTEA/342481105223?fref=ts>> 
>>
>>      >
>>      > */*"Ezinbestekoa ez bada, ez imprimitu mezu hau edo honekin 
>> batera
>>      > doazkizun dokumentuak. Lagundu ingurumena zaintzen, denon ardura
>>     da".*/*
>>      > */*
>>      > */*
>>      > Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan
>>     xedatutakoa
>>      > betez, zure datuak Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko fitxategian
>>     sartuko
>>      > dira, eta egindako eskaerak bideratu ahal izateko zein
>>     interesekoa izan
>>      > dakizukeen Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko informazioa 
>> helarazteko
>>      > baino ez dira erabiliko. Berauek atzitu, aldatu edo fitxategitik
>>      > ezabatzeko idatzi maxixatzen a bildua gmail.com 
>> <mailto:maxixatzen a bildua gmail.com>
>>      > <mailto:maxixatzen a bildua gmail.com
>>     <mailto:maxixatzen a bildua gmail.com>> helbidera.
>>      > Datuok ez zaizkio sekula beste inori utziko, zuk espresuki
>>     horretarako
>>      > baimenik eman ezean.
>>      >
>>      > _______________________________________________
>>      > Librezale mailing list
>>      > Librezale a bildua librezale.eus
>>      > https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>> <https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>>
>>
>>
>> -- 
>> Maxixatzen Euskaldunon Elkartea
>> Maxixatzen Herri Komunikabidea
>> -----------------------------------------
>> Nagusia 62º, Azkoitiko kultur etxea (110 postakutxa) / Maxixatzen.eus
>>
>> */943 85 36 17/*
>>
>> <http://www.maxixatzen.eus/><http://www.twitter.com/maxixatzen> 
>> <https://www.facebook.com/pages/MAXIXATZEN-EUSKALDUNON-ELKARTEA/342481105223?fref=ts> 
>>
>>
>> */*"Ezinbestekoa ez bada, ez imprimitu mezu hau edo honekin batera 
>> doazkizun dokumentuak. Lagundu ingurumena zaintzen, denon ardura da".*/*
>> */*
>> */*
>> Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa 
>> betez, zure datuak Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko fitxategian 
>> sartuko dira, eta egindako eskaerak bideratu ahal izateko zein 
>> interesekoa izan dakizukeen Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko 
>> informazioa helarazteko baino ez dira erabiliko. Berauek atzitu, 
>> aldatu edo fitxategitik ezabatzeko idatzi maxixatzen a bildua gmail.com 
>> <mailto:maxixatzen a bildua gmail.com> helbidera.
>> Datuok ez zaizkio sekula beste inori utziko, zuk espresuki 
>> horretarako baimenik eman ezean.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago