[Librezale] Common Voiceri bultzada emateko Gaitu.eus (CV proiektuaren laburpen bat)

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Maiatza 27, 13:06:18, CEST 2023


Beno, eta orain fitxategi erantsi eta guzti :-)

23/5/27 12:58(e)an, Txopi , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
> 
> Atzo Eusko Jaurlaritzatik kartel baten zirriborroa bidali zidaten (ikusi 
> erantsitako irudia). Lakuan egingo duten jarduera batean parte hartzea 
> proposatu didate eta baiezkoa eman diet Common Voice bultzatzeko egiten 
> ari diren urratsen parte delako.
> 
> Kartelean, nire izenaren azpian "Librezale.eus" aipatzen da, ni 
> Librezaleko kidea naizela adierazteko. Nik ondo ikusten dut baina talde 
> hau asanblearioa denez, horrelako gauzak galdetzea hobe dela iruditzen 
> zait, nahi duen orok bere iritzia eman dezan. Mesedez, erantzun mezu hau 
> zuen hausnarketak partekatzeko.
> 
> Azken urtean noiz edo noiz aipatu dugu Eusko Jaurlaritza Common Voice 
> euskaraz bultzatu nahian zebilela. Adibidez, Asier Iturraldek eta biok 
> Librezaleko kide bezala IEB2022an eman genuen hitzaldian (aurkezpeneko 
> 13. orrialdean): https://ikusimakusi.eus/2022/common-voice-donostian/
>  > * Euskararen Aholku Batzordea eta Eusko Jaurlaritza proiektua
>  >   laguntzen ari dira:
>  >   - Laster esaldi gehiago gehituko dira (CC0 lizentziapean).
>  >   - Komunikazio kanpaina bat ere egingo da herritarrak auzolanean
>  >     parte hartzera animatuz.
> 
> Aurten ere Eusko Jaurlaritza ematen ari den urrats horien berri eman 
> nuen posta-zerrenda honetan bertan:
> https://librezale.eus/pipermail/librezale/2023-February/014073.html
> 
> Gobernu Katalanak Common Voice katalanez bultzatzeko kanpaina bat burutu 
> zuen (hau ere hemen aipatu genuela uste dut):
> https://discourse.mozilla.org/t/campaign-launch-for-catalan/93188
> 
> Webgune bat eta bideo bat sortu zuten, eta hedabideetan kanpainaren 
> berri eman:
> https://www.projecteaina.cat/
> https://player.vimeo.com/video/677226228?h=4bbd4efbb8
> https://www.ccma.cat/tv3/alacarta/telenoticies/laina-el-projecte-digital-per-parlar-i-interactuar-en-catala-amb-maquines-i-dispositius-llengua-de-signes/video/6144286/
> 
> Gaitu proiektua Aina proiektuaren antzekoa izango da. Kanpaina 
> udazkenean egingo dela uste dut. Ordurako bideo bat, gaitu.eus webgunea 
> eta beste material batzuk prest izango dira.
> 
> Common Voice proiektua Mozillarena da, besteok sustatzailea eta 
> laguntzaileak gara. Gogoan izango duzuen bezala, euskararen atala 
> Librezaletarrok hasi genuen, hainbat lan egin genituen: Mozillarekin 
> harremanetan jarri, esaldiak bildu, webgunea euskaratu... Beste agente 
> asko bildu zitzaizkigun eta denon artean emaitza ederrak lortu genituen: 
> komunikazio kanpaina, erakunde desberdinen arteko bideo-bilera, esaldi 
> gehiago, grabazio gehiago, auzolan digitala Donostian... Hemen kideak 
> eta bestelako datuak daude:
> https://librezale.eus/wiki/CommonVoice
> https://librezale.eus/2019/04/01/auzolan-digitala-abian-da/
> 
> Kontua da, aspaldi azaldu nuen bezala, CC0 lizentziadun esaldi gehiago 
> behar ditugula grabazio kanpainekin jarraitu aurretik. Bestela 
> hizkuntza-eredua lan guztia egin ondoren beharko lukeena bezain kalitate 
> onekoa ez zela izango. Baina Argiara eta Wikipediara jo ondoren, 
> euskarazko CC0 esaldi gehiago lortzea ez da lan erraza eta Librezaleko 
> kideok bakarrik aurrera egitea lortzea oso zaila zen. Beraz, gauzak 
> hoztu ziren.
> 
> Zorionek Euskararen Aholku Batzordeak ekimenaren berri zuen eta Eusko 
> Jaurlaritzari bere baliabideak erabiliz Common Voice euskaraz bultzatzea 
> gomendatu zion eta honek baietz.
> 
> Honela heldu gara gaurko egunera. Eusko Jaurlaritza kontziente da 
> Librezalek eta beste eragileok egin dugun lanaz. Eta Common Voice 
> euskaraz aurrera egiten jarrai dezan, bere modura, laguntzen ari da.
> 
> 100.000 esaldi berri inguru bildu eta prestatu zituen. Oraindik ez dugu 
> lortu Mozillak Common Voicen kargatzea Mozilla bera ere azkenaldian 
> indarrez pixka bat ahul dabilelako (duela pare bat urte ehunka langile 
> kaleratu zituen eta Common Voice proiektua asko ahuldu zen). Baina beno, 
> gauzak geldo baina aurrera doaz. Udazkenerako ziur dena prest egongo dela.
> 
> Hauxe izan da nire hala-moduzko laburpena. Urteak iraun dituen prozesu 
> hau ulertzeko argigarria izatea espero dut.
> 
> Ondo izan,
> Txopi.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 2023-05-27 12-13-27.png
Mota: image/png
Tamaina: 98527 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20230527/35b299af/attachment-0001.png>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago