[Librezale] Eusko Jaurlaritzak Common Voiceri bultzada emango dio

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
As, Ots 28, 19:29:54, CET 2023


Kaixo:

Datozen asteetan (martxoan?) EJko Kultura sailak EITBren albisteetan 
oinarritutako euskarazko 100.000 esaldi inguru gehituko ditu Mozillaren 
Common Voice proiektura (CC0 lizentzia izango dute, noski).

Albiste bikaina da aurreko batean aipatu nuen bezala[1] proiektu honetan 
ahots grabazio gehiago egiteko esaldi berriak behar direlako.

Horretaz gain, katalanek eta beste zenbaitek azken urteotan egin duten 
bezala, udazken aldean (urrian?) EJk komunikazio kanpaina bat abiatuko 
hedabideetan eta abar ahalik jende gehienak bere grabazioak egin ditzan.

Auskalo zenbat grabazio berri lortuko diren baina edonola ere euskarazko 
Common Voicentzat sekulako bultzada izango da.

[1] Euskararen Aholku Batzordeak EJri aholkatu zion Common Voice 
laguntzea euskarazko hizketaren ezagutza esparru estrategikoa delako.

Eta hori da guztia. Aipatutako esaldiak gehitzen direnean bide batetik 
edo bestetik jakingo dudala suposatzen dut. Pixka bat adi ibiliko naiz 
badaezpada. Beste norbaitek lehenago jakiten badu, hemen abisatu dezala 
mesedez.

Eskerrik asko eta goraintziak guztioi,
Txopi


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago