[Librezale] Matrix gelaren eta Telegram taldearen arteko zubia berreskuratu
Dabid
dabid a bildua laborategia.eus
Iga, Mar 26, 18:49:46, CEST 2023
Kaixo:
Gehienok jakingo duzuen bezala, martxoaren 8a arte Librezaleren Telegram
taldearen eta Matrix gelaren arteko zubi lanak egiten zituen Markox-ek.
Martxoaren 8an zubia galdu genuen, ondorioz, Matrixeko mezuak Matrixen
geratzen dira eta Telegramekoak Telegramen, eta elkar irakurri ezinik gaude.
Txopik honen berri eman zuen martxoaren 16an azkenekoz eta hantxe
proposatu zuen gaia posta zerrendan lantzea. Zubi hori berreskuratzea
komeni denez, bi aukera daudela esango nuke:
1. Markox berriz lanean jartzea, baina Julen lanez lepo ibiliko da eta
ezin izan du egin.
2. (Behintzat probisionalki) t2bot erailtzea [1].
Ni bigarren aukeraren aldekoa naiz. HeL (Hezkuntzan Librezale) taldeari
eta Abaraska taldeari ere eragiten die matxura honek (seguruenik baita
hack.in#badakigu-ri ere, baina gela hori erdi hilda dago, beraz ez nau
arduratzen). Gauzak horrela, HeL Talde Eragilean joan den astean t2bot
konfiguratu zuten eta gauza berbera egin dugu Abaraskan gaur. Kasu
bietan ondo joan da eta zubi lanak itzel egiten ditu. Librezalen gauza
berdina egitea proposatzen dizuet.
Ondo izan!
[1] https://status.t2bot.io/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20230326/4ef78127/attachment.htm>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago