<html>
<head>
<meta http-equiv="content-type" content="text/html; charset=UTF-8">
</head>
<body>
<p>Kaixo:</p>
<p>Gehienok jakingo duzuen bezala, martxoaren 8a arte Librezaleren
Telegram taldearen eta Matrix gelaren arteko zubi lanak egiten
zituen Markox-ek. Martxoaren 8an zubia galdu genuen, ondorioz,
Matrixeko mezuak Matrixen geratzen dira eta Telegramekoak
Telegramen, eta elkar irakurri ezinik gaude.<br>
</p>
<p>Txopik honen berri eman zuen martxoaren 16an azkenekoz eta hantxe
proposatu zuen gaia posta zerrendan lantzea. Zubi hori
berreskuratzea komeni denez, bi aukera daudela esango nuke:</p>
<ol>
<li>Markox berriz lanean jartzea, baina Julen lanez lepo ibiliko
da eta ezin izan du egin.</li>
<li>(Behintzat probisionalki) t2bot erailtzea [1].</li>
</ol>
<p>Ni bigarren aukeraren aldekoa naiz. HeL (Hezkuntzan Librezale)
taldeari eta Abaraska taldeari ere eragiten die matxura honek
(seguruenik baita hack.in#badakigu-ri ere, baina gela hori erdi
hilda dago, beraz ez nau arduratzen). Gauzak horrela, HeL Talde
Eragilean joan den astean t2bot konfiguratu zuten eta gauza
berbera egin dugu Abaraskan gaur. Kasu bietan ondo joan da eta
zubi lanak itzel egiten ditu. Librezalen gauza berdina egitea
proposatzen dizuet.</p>
<p>Ondo izan!<br>
</p>
<p>[1] <a class="moz-txt-link-freetext" href="https://status.t2bot.io/">https://status.t2bot.io/</a><br>
</p>
</body>
</html>