[Librezale] LibreOfficen euskarazko itzulpena mantentzaile bila
Alexander Gabilondo
alexgabi a bildua disroot.org
Ost, Mar 15, 21:50:04, CET 2023
23/3/14 20:27(e)an, Asier Sarasua , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
> Aupa,
>
> LibreOffice euskaraz mantentzeko ardura utziko dut oraindik aurrera.
> Inork lekukoa hartu nahi badu, esan diezadala eta begiratuko dugu nola
> egin behar den lekuko hori hartzeko.
>
> Itzulpena ia %100ean dago eginda[1]. Bertsio batetik bestera (sei
> hilabetetik behin), 1.000 kate inguru berri egon ohi dira euskaratzeko
> interfazean, eta 5.000 inguru laguntzan.
>
> [1]https://translations.documentfoundation.org/languages/eu/
>
> Asier.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Mila esker, Asier. Lan erraldoia eta denboran luze luzea egin duzu
zutarria den LibreOfficerekin eta bere laguntzarekin.
Ea Aitor Salaberriak -bere burua eskaini du Mastodonen- gai den mailari
eusteko. Pozgarria da erreleboa dagoela ikustea.
Alex
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago