[Librezale] Nextcloud itzulpenerako kontratu eskaintza

Alexander Gabilondo alexgabi a bildua disroot.org
Al, Abe 12, 18:03:43, CET 2022


22/12/11 14:42(e)an, Gontzal M. Pujana , Librezale-en bidez igorleak 
idatzi zuen:
>
>     22/12/10 13:33(e)an, Asier Sarasua , Librezale-en bidez igorleak
>     idatzi
>     zuen:
>
>         22/12/9 17:59(e)an, Mikel , Librezale-en bidez igorleak idatzi
>         zuen:
>
>     [...]
>
>             Ea posible den erabakitzea 1-bai/ez kobratu, 2-zenbat eta
>             3-nork.
>
>     [...]
>
>         Laburbilduz:
>         - zaila da jakitea nork eta zenbat lagundu duen Nextcloud euskaraz
>         mantentzen, eta modu berean, zaila da esatea LibreOffice nork
>         eta zenbat
>         euskaratu duen; eta badaude beste proiektu batzuk, Librezale
>         barruan,
>         inor diruz ordaintzeko prest ez dagoena eta jende askok doan
>         laguntzen
>         dituena
>         - Eusko Jaurlaritzak erabaki badu horretarako dirua ematea,
>         emango du
>         bai ala bai; beraz, Librezalek ezetz esaten badu, itzulpen
>         enpresa bati
>         esleituko diote
>         - dirua tartea dagoenean, musu truk lan egiten dugunok
>         lanerako gogo
>         gutxiago izaten dugu >
>         Nire proposamena da diru hori norbaitek jaso dezala Librezaleren
>         izenean, eta Librezaleri lotutako jardueretarako erabili
>         dadila, baina
>         arazoa da ez dagoela "Librezaleri lotutako jarduerarik", eta
>         susmoa dut
>         hortik aterako den dirua bazkari baterako baino gehiagorako
>         emango lukeela.
>
>         Beraz, inori bururatzen bazaio Librezaleko zer egin daitekeen diru
>         horrekin, nire partetik ados dirua jasotzearekin.
>
> [...]
>
>         2. Taldearen autonomia bermatzea. Horretarako, diru-laguntzarik ez
>
>         eskatzea (instituzio zein enpresa handienak) printzipioetako
>         bat da,
>
>         gure jarduna ez lotzea inoiz diru-laguntzei.
>
>     https://librezale.eus/wiki/Zer_da_Librezale%3F
>
>     Hau kontratu bat litzateke, ez dirulaguntza bat, baina ez dut uste
>     horrek eztabaidan eragin askorik duenik.
>
>     Dagoeneko guk mantentzen dugun software bat euskaratzen jarraitzea da
>     helburua (NextCloud). Collabora (eta OnlyOffice) proiektu honetan
>     sartzen ez direla esango nuke. Edonola ere, Assarrek aipatu bezala,
>     Collaboran ere bera/gu gabiltza.
>
>     Beraz, proiektu/proposamen honek, guk nahi ala ez, Librezaleri
>     eragiten
>     diola esango nuke. Burura datozkidan zalantzak:
>
>     1) Librezalek lan hau egin NAHI DU ALA EZ?
>
>     [...]
>
>     2) Librezalek egin NAHI BADU, Mikelek aipatutakoak eztabaidatu beharko
>     lirateke: "1-bai/ez kobratu, 2-zenbat eta 3-nork". Horri gehituko
>     nioke:
>     ondoren zer? NextCloud euskaratzen ibili direnek bereziki nola
>     ikusiko lukete egoera, euskaratzen jarraitzeko interesa?
>
>     [...]
>
>     3) Librezalek egin NAHI EZ BADU, nork egingo du?
>
>     [...]
>
>     Eta orain nire iritzia: hainbeste urte iraun baldin baditugu,
>     hainbeste
>     software euskaratzea lortu badugu, faktoreetako bat dirutik urrun
>     mantendu garelako da. Nik pertsonalki nahiago nuke orain ere kontu
>     horietan nahastuko EZ bagina. Zergatik ez dugu denon artean
>     NextClouden
>     euskaraketa % 100era eramaten gure ohiko erara (modu ireki eta
>     parte-hartzailean, musu-truk) eta kito?
>
>     OHARRA: badaezpada, ondo legoke egin beharreko lana zein den
>     baieztatzea. Ziur muina dela euskaratu beharrekoa? NextCloudek hainbat
>     aplikazio gehigarri ditu, batzuk oso ohikoak eta erabiliak (beste asko
>     eta asko berriz ez).
>
>
> Kaixo:
>
> Thadah naiz, Nextcloudeko itzultzaileetako bat.
>
> Nire ustez, badago borondatea Nextclouden itzulpena mantentzeko. Egia 
> da azken asteetan ezin izan dugula sartzen diren kateen itzulpenaren 
> erritmoa mantendu, baina orandik itzulpenak egiten dira.
> Une honetan itzulpenaren egoera hau da:
>
>   * Guztira: 23956 kate
>  *
>
>     Itzuli gabe: 1279 kate (9445 hitz)
>
>  *
>
>     Berrikusi gabe: 22012 kate
>
>
> Hau da, softwarearen %95 dagoeneko itzulita dago. Geratzen diren 
> zatietatik, hauek dira garrantzitsuenak nire ustez:
>
>   * Calendar - 7 kate
>   * Client - 13 kate
>   * Files - kate 1
>   * Files_Sharing - 7 kate
>   * iOS - 18 kate
>   * Notes - 35 kate
>   * Polls - 7 kate
>   * Settings 1 - 3 kate
>   * Talk iOS - 22 kate
>   * Text - 8 kate
>   * Welcome - 18 kate
>
> Guztira 139 kate garrantzitsu dira. Beste kateak hirugarreneko 
> zerbitzuen integrazioak edo hirugarreneko aplikazioenak dira. Beraz, 
> egin beharreko lana ez da ikusten den bezain zaila.
>
> Diruaren kontuari buruz, Mikelekin nago honetan. Uste dut dirua onartu 
> egin beharko genukeela, ez behar dugulako edo nahi dugulako (ni 
> pertsonalki ez dut diruarekin zerikusirik izan nahi) baina ez 
> onartzeak izango dituen ondorioengatik.
>
>  1. Ez badugu kontratua onartzen, EJk enpresa bat kontratatuko du lan
>     hau egiteko. Librezalek Nextclouden itzulpenarengan duen kontrola
>     galduko luke. Itzulpena itxia izango litzateke eta ezingo genuke
>     inolako berrikuspenik edo ekarpenik egin itzulpenera.
>  2. Historikoki, euskarara itzulpenak egin dituzten enpresak, bereziki
>     softwarearekin eta terminologia tekniko-informatikoekin zerikusia
>     dutenekin, kalitate kaskarrekoak izan dira enpresa hau Microsoft
>     bat edo Google bat izan ez bada, erabiltzaileen esperientzia
>     okerragotuz. Nextcloud bera da arazo hau izan duen softwareetariko
>     bat, hurrengo irudian ikusi daitekeen bezala.
>
>  3. Kontratua bukatzen denean edo enpresak interesa galtzen duenean,
>     zer gertatuko da egindako itzulpenarekin? Guk jarraitu ahal izan
>     dezagun askatuko dute? Gure itzulpen zaharkitua berriro mantentzen
>     hasi beharko gara, itzuli diren kate guztiak gure eskuz itzultzen?
>
>
> Arazo asko ikusten ditut enpresa batek itzulpenaren kontrola 
> hartzearekin, baina ulertzen dut Librezalek ez duela dirurik onartzen 
> bere jardueretarako. Dirua itzulpenekin zerikusia ez duen 
> zerbaitetarako erabiliko balitz, onargarria izango litzateke? Badago 
> modurik dirua jasotzea saihesteko eta EJri itzulpena aurrera eramateko 
> kontratu bat beharrezkoa ez dela adierazteko?
>
> Eskerrik asko,
> Gontzal Pujana
>
>
>
>

Kaixo,
Alexander Gabilondo naiz.
Tarteko bide bat bururatu zait itzulpena Librezaleen kontrolpean 
geratzeko eta diru-laguntza suposa zezakeen mendekotasun arazoa 
saihesteko. Nire proposamena da Iametza enpresa proposatzea. Izan ere, 
Iametza enpresakoa den Asier Iturralde Librezalea da Nextcloud 
itzulpenaren Reviewer ardura duena. Iametzak diru-laguntza hartuko balu 
Asierrek diru-kopuruaren araberako baliozkotzeak egiten ahal ditu.

> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20221212/964a3e2e/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image1670766125837
Mota: image/png
Tamaina: 19720 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20221212/964a3e2e/attachment-0001.png>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago