[Librezale] Nextcloud itzulpenerako kontratu eskaintza
Gontzal M. Pujana
gontzalpujana a bildua protonmail.com
Iga, Abe 11, 14:42:26, CET 2022
> 22/12/10 13:33(e)an, Asier Sarasua , Librezale-en bidez igorleak idatzi
> zuen:
>
>> 22/12/9 17:59(e)an, Mikel , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
>
> [...]
>
>>> Ea posible den erabakitzea 1-bai/ez kobratu, 2-zenbat eta 3-nork.
>
> [...]
>
>> Laburbilduz:
>> - zaila da jakitea nork eta zenbat lagundu duen Nextcloud euskaraz
>> mantentzen, eta modu berean, zaila da esatea LibreOffice nork eta zenbat
>> euskaratu duen; eta badaude beste proiektu batzuk, Librezale barruan,
>> inor diruz ordaintzeko prest ez dagoena eta jende askok doan laguntzen
>> dituena
>> - Eusko Jaurlaritzak erabaki badu horretarako dirua ematea, emango du
>> bai ala bai; beraz, Librezalek ezetz esaten badu, itzulpen enpresa bati
>> esleituko diote
>> - dirua tartea dagoenean, musu truk lan egiten dugunok lanerako gogo
>> gutxiago izaten dugu >
>> Nire proposamena da diru hori norbaitek jaso dezala Librezaleren
>> izenean, eta Librezaleri lotutako jardueretarako erabili dadila, baina
>> arazoa da ez dagoela "Librezaleri lotutako jarduerarik", eta susmoa dut
>> hortik aterako den dirua bazkari baterako baino gehiagorako emango lukeela.
>>
>> Beraz, inori bururatzen bazaio Librezaleko zer egin daitekeen diru
>> horrekin, nire partetik ados dirua jasotzearekin.
[...]
>> 2. Taldearen autonomia bermatzea. Horretarako, diru-laguntzarik ez
>
>> eskatzea (instituzio zein enpresa handienak) printzipioetako bat da,
>
>> gure jarduna ez lotzea inoiz diru-laguntzei.
>
> https://librezale.eus/wiki/Zer_da_Librezale%3F
>
> Hau kontratu bat litzateke, ez dirulaguntza bat, baina ez dut uste
> horrek eztabaidan eragin askorik duenik.
>
> Dagoeneko guk mantentzen dugun software bat euskaratzen jarraitzea da
> helburua (NextCloud). Collabora (eta OnlyOffice) proiektu honetan
> sartzen ez direla esango nuke. Edonola ere, Assarrek aipatu bezala,
> Collaboran ere bera/gu gabiltza.
>
> Beraz, proiektu/proposamen honek, guk nahi ala ez, Librezaleri eragiten
> diola esango nuke. Burura datozkidan zalantzak:
>
> 1) Librezalek lan hau egin NAHI DU ALA EZ?
>
> [...]
>
> 2) Librezalek egin NAHI BADU, Mikelek aipatutakoak eztabaidatu beharko
> lirateke: "1-bai/ez kobratu, 2-zenbat eta 3-nork". Horri gehituko nioke:
> ondoren zer? NextCloud euskaratzen ibili direnek bereziki nola ikusiko lukete egoera, euskaratzen jarraitzeko interesa?
>
> [...]
>
> 3) Librezalek egin NAHI EZ BADU, nork egingo du?
>
> [...]
>
> Eta orain nire iritzia: hainbeste urte iraun baldin baditugu, hainbeste
> software euskaratzea lortu badugu, faktoreetako bat dirutik urrun
> mantendu garelako da. Nik pertsonalki nahiago nuke orain ere kontu
> horietan nahastuko EZ bagina. Zergatik ez dugu denon artean NextClouden
> euskaraketa % 100era eramaten gure ohiko erara (modu ireki eta
> parte-hartzailean, musu-truk) eta kito?
>
> OHARRA: badaezpada, ondo legoke egin beharreko lana zein den
> baieztatzea. Ziur muina dela euskaratu beharrekoa? NextCloudek hainbat
> aplikazio gehigarri ditu, batzuk oso ohikoak eta erabiliak (beste asko
> eta asko berriz ez).
Kaixo:
Thadah naiz, Nextcloudeko itzultzaileetako bat.
Nire ustez, badago borondatea Nextclouden itzulpena mantentzeko. Egia da azken asteetan ezin izan dugula sartzen diren kateen itzulpenaren erritmoa mantendu, baina orandik itzulpenak egiten dira.
Une honetan itzulpenaren egoera hau da:
- Guztira: 23956 kate
-
Itzuli gabe: 1279 kate (9445 hitz)
-
Berrikusi gabe: 22012 kate
Hau da, softwarearen %95 dagoeneko itzulita dago. Geratzen diren zatietatik, hauek dira garrantzitsuenak nire ustez:
- Calendar - 7 kate
- Client - 13 kate
- Files - kate 1
- Files_Sharing - 7 kate
- iOS - 18 kate
- Notes - 35 kate
- Polls - 7 kate
- Settings 1 - 3 kate
- Talk iOS - 22 kate
- Text - 8 kate
- Welcome - 18 kate
Guztira 139 kate garrantzitsu dira. Beste kateak hirugarreneko zerbitzuen integrazioak edo hirugarreneko aplikazioenak dira. Beraz, egin beharreko lana ez da ikusten den bezain zaila.
Diruaren kontuari buruz, Mikelekin nago honetan. Uste dut dirua onartu egin beharko genukeela, ez behar dugulako edo nahi dugulako (ni pertsonalki ez dut diruarekin zerikusirik izan nahi) baina ez onartzeak izango dituen ondorioengatik.
- Ez badugu kontratua onartzen, EJk enpresa bat kontratatuko du lan hau egiteko. Librezalek Nextclouden itzulpenarengan duen kontrola galduko luke. Itzulpena itxia izango litzateke eta ezingo genuke inolako berrikuspenik edo ekarpenik egin itzulpenera.
- Historikoki, euskarara itzulpenak egin dituzten enpresak, bereziki softwarearekin eta terminologia tekniko-informatikoekin zerikusia dutenekin, kalitate kaskarrekoak izan dira enpresa hau Microsoft bat edo Google bat izan ez bada, erabiltzaileen esperientzia okerragotuz. Nextcloud bera da arazo hau izan duen softwareetariko bat, hurrengo irudian ikusi daitekeen bezala.
- Kontratua bukatzen denean edo enpresak interesa galtzen duenean, zer gertatuko da egindako itzulpenarekin? Guk jarraitu ahal izan dezagun askatuko dute? Gure itzulpen zaharkitua berriro mantentzen hasi beharko gara, itzuli diren kate guztiak gure eskuz itzultzen?
Arazo asko ikusten ditut enpresa batek itzulpenaren kontrola hartzearekin, baina ulertzen dut Librezalek ez duela dirurik onartzen bere jardueretarako. Dirua itzulpenekin zerikusia ez duen zerbaitetarako erabiliko balitz, onargarria izango litzateke? Badago modurik dirua jasotzea saihesteko eta EJri itzulpena aurrera eramateko kontratu bat beharrezkoa ez dela adierazteko?
Eskerrik asko,
Gontzal Pujana
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20221211/a9d3e60c/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image1670766125837
Mota: image/png
Tamaina: 19720 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20221211/a9d3e60c/attachment-0001.png>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago