[Librezale] Nextcloud itzulpenerako kontratu eskaintza
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Abe 10, 19:13:41, CET 2022
22/12/10 13:33(e)an, Asier Sarasua , Librezale-en bidez igorleak idatzi
zuen:
> 22/12/9 17:59(e)an, Mikel , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
[...]
>> Ea posible den erabakitzea 1-bai/ez kobratu, 2-zenbat eta 3-nork.
[...]
>
> Laburbilduz:
> - zaila da jakitea nork eta zenbat lagundu duen Nextcloud euskaraz
> mantentzen, eta modu berean, zaila da esatea LibreOffice nork eta zenbat
> euskaratu duen; eta badaude beste proiektu batzuk, Librezale barruan,
> inor diruz ordaintzeko prest ez dagoena eta jende askok doan laguntzen
> dituena
> - Eusko Jaurlaritzak erabaki badu horretarako dirua ematea, emango du
> bai ala bai; beraz, Librezalek ezetz esaten badu, itzulpen enpresa bati
> esleituko diote
> - dirua tartea dagoenean, musu truk lan egiten dugunok lanerako gogo
> gutxiago izaten dugu >
> Nire proposamena da diru hori norbaitek jaso dezala Librezaleren
> izenean, eta Librezaleri lotutako jardueretarako erabili dadila, baina
> arazoa da ez dagoela "Librezaleri lotutako jarduerarik", eta susmoa dut
> hortik aterako den dirua bazkari baterako baino gehiagorako emango lukeela.
>
> Beraz, inori bururatzen bazaio Librezaleko zer egin daitekeen diru
> horrekin, nire partetik ados dirua jasotzearekin.
Kaixo:
Assarrekin bat nator. Librezale diru kontuetatik urrun mantendu da orain
arte eta guztiz nahita egin dugun zerbait da. Arazoak eta arriskuak
anitzak dira. 2020ko bileran idatzi genituen printzipioetan ere gai hau
agertzen da:
> 2. Taldearen autonomia bermatzea. Horretarako, diru-laguntzarik ez
> eskatzea (instituzio zein enpresa handienak) printzipioetako bat da,
> gure jarduna ez lotzea inoiz diru-laguntzei.
https://librezale.eus/wiki/Zer_da_Librezale%3F
Hau kontratu bat litzateke, ez dirulaguntza bat, baina ez dut uste
horrek eztabaidan eragin askorik duenik.
Dagoeneko guk mantentzen dugun software bat euskaratzen jarraitzea da
helburua (NextCloud). Collabora (eta OnlyOffice) proiektu honetan
sartzen ez direla esango nuke. Edonola ere, Assarrek aipatu bezala,
Collaboran ere bera/gu gabiltza.
Beraz, proiektu/proposamen honek, guk nahi ala ez, Librezaleri eragiten
diola esango nuke. Burura datozkidan zalantzak:
1) Librezalek lan hau egin NAHI DU ALA EZ? Bai, olatuaren ondoren ere
NextClouden euskaraketaren mantenua umezurtz geratu ez dadin? Bai,
dirutxo bat ateratzeko? Benetan umezurtz geratuko litzateke/da ala
hirugarren horrek interesa galtzean egoera oraingoaren antzekoa izango
da? Dirurik behar dugu edo badago Librezaleko kiderik lan hau
Librezaleren aterkian egiteko gogoekin? Ez, softwarearentzat edo
Librezalerentzat (edo bientzat) ondorio kaltegarriak ekar ditzakeelako?
2) Librezalek egin NAHI BADU, Mikelek aipatutakoak eztabaidatu beharko
lirateke: "1-bai/ez kobratu, 2-zenbat eta 3-nork". Horri gehituko nioke:
ondoren zer? NextCloud euskaratzen ibili direnek bereziki nola ikusiko
lukete egoera, euskaratzen jarraitzeko interesa?
3) Librezalek egin NAHI EZ BADU, nork egingo du? Librezaleak ere badiren
pertsona batzuek agian interesa izango dute lan honetan (Librezaletik
guztiz kanpo egiteko, dirua beraientzat izango zelarik). Badago
interesatuta egon daitekeen norbanako edo enpresarik?
Eta orain nire iritzia: hainbeste urte iraun baldin baditugu, hainbeste
software euskaratzea lortu badugu, faktoreetako bat dirutik urrun
mantendu garelako da. Nik pertsonalki nahiago nuke orain ere kontu
horietan nahastuko EZ bagina. Zergatik ez dugu denon artean NextClouden
euskaraketa % 100era eramaten gure ohiko erara (modu ireki eta
parte-hartzailean, musu-truk) eta kito?
OHARRA: badaezpada, ondo legoke egin beharreko lana zein den
baieztatzea. Ziur muina dela euskaratu beharrekoa? NextCloudek hainbat
aplikazio gehigarri ditu, batzuk oso ohikoak eta erabiliak (beste asko
eta asko berriz ez).
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago