[Librezale] CodeSyntaxetik 20. urteurrena ospatzeko gonbita

Ander Elortondo ander a bildua elortondo.net
Iga, Urr 24, 17:32:02, CEST 2021


Kaixo librezaleok:

Gehienok begi onez ikusi dugu gonbita baina Mahai-inguruko librezalea 
behar dugu. Osoitz eta Ibonek ezetz esan eta gero Pi eta heyneken ixilik 
ditugu. Julen zu zeu?

Ni baino askoz egokiagoak lirateke Assar, Txopi, Aldatsa eta beste 
zenbait, baina Luistxok nire izena jartzeaz 'mehatxatu' nau. Ez da 
egokia Librezalerentzat nira ahots 'fina' taularatzea.  Ez daukat %100 
bertan egoteko aukera izango dudanik ere une zurrunbilotsuan bainago.

Animatu mutilak!

(aipatu ditudanaz gain besteok ere animatu zaitezkete eta barka ez 
aipatzea, desastre bat naizen beste adierazgarri bat besterik ez)

izan libre izan euskaldun!

Ander.




21/10/7 13:40(e)an, Ander Elortondo , Librezale-en bidez igorleak idatzi 
zuen:
> Aupa danoi!
>
> Luistxok deitu zidan eta aurreko batean komentatutako 20. 
> urteurrenaren gonbidapen formala daukagu.
>
> Azaroaren 26ko arratsean Bilbon izango da eta gure parte-hartzea 
> eskatzen dute. Finean gure sasi-urteurrena ere bada eta.
>
> ospakizunak bi atal ditu, jardunaldia eta "jaia". Jardunaldiak hiru 
> bloke ditu mahai-ingurua (historiko bat gure aldetik), ekarpen 
> laburrak (hemen zerbait motza aurkeztu genezake) eta beraiek lotua 
> dute keynote edo hitzaldia.
>
>
> Beraz posta-zerrenda honetako asanbladak erabaki beharrekoa:
>
> 1) - librezalek parte hartu nahi du 20. urteurreneko ospakizunean? 
> (BAI/EZ)
>                               a) baiezkoa bada mahai-ingururako 
> boluntariorik?
>                               b) Ekarpen laburrerako gai edo proposamenik?
>
> Eranskinean guztia azaltzen duen proposamena.
> 15 egunetan erantzun behar dugu baina aurrez gure artean lantze 
> komeniko litzateke.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20211024/13da2e93/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago