[Librezale] CodeSyntaxetik 20. urteurrena ospatzeko gonbita
oelkoro a bildua gmail.com
oelkoro a bildua gmail.com
Ast, Urr 14, 08:38:03, CEST 2021
Aupa,
Ez dezala inork pentsatu ez zaituztedala ikusi nahi, baina zero gogo dauzkat enpresa jaietara joateko.
Julenek badaki eskertzen diodala keinua.
Egongo gara,
Osoitz
2021 urr. 13 08:15:48 Ander Elortondo , Librezale-en bidez <librezale a bildua librezale.eus>:
>
> 21/10/10 13:09(e)an, Julen Ruiz Aizpuru , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
>> Aupa Librezale,
>>
>> Hau idatzi du Ander Elortondo , Librezale-en bidez
>> (librezale a bildua librezale.eus) erabiltzaileak (2021 urr. 7, og. (13:41)):
>>> ospakizunak bi atal ditu, jardunaldia eta "jaia". Jardunaldiak hiru bloke ditu mahai-ingurua (historiko bat gure aldetik), ekarpen laburrak (hemen zerbait motza aurkeztu genezake) eta beraiek lotua dute keynote edo hitzaldia.
>>>
>>>
>>> Beraz posta-zerrenda honetako asanbladak erabaki beharrekoa:
>>>
>>> 1) - librezalek parte hartu nahi du 20. urteurreneko ospakizunean? (BAI/EZ)
>> Ekitaldi polita dirudi, parte hartzeko modukoa eta gutxienean ere
>> gugan pentsatu izana eskertzekoa. Eranskina begiratu dut eta "Lau
>> zaharrak" artean sartu gaituzte — pasatu da denbora, gero!
>>
>> Asko eskatzea ez bada, eta eskatzea libre denez, polita litzateke gaur
>> egun aktibo izan gabe ere hasiera-hasieratik aritu den norbaitek
>> mahai-inguruan parte hartzea. Batere disimulorik gabe zuei begira nago
>> Ibon, Pi, Osoitz, Kurtsik. Zer diozue?
>
>
> bat nator zurekin Julen, ederra litzake sortzaileetako batek kontatzea istorio zaharrak....
>
> Azken gaizki-ulertuaren ondoren, ez dakidanez posta hau irakurtzen duen, Osoitzi harria bota nion Telegram bidez. Zoritzarrez ez dago ekintza honekin bat egiteko prest.
>
> Heyneken ere, aitatasun baimenik badu, ez legoke gaizki ;-)
>
>
> izan libre izan euskaldun!
>
>
>
>>
>> Eta bide batez, ekarpen laburra gaur egun aktibo zabiltzatenentzat utzi.
>>
>> Gutako nahikoa jende elkartzekoak bagina ni ere saiatuko nintzateke
>> atzerritik Bilbora inguratzen.
>>
>>
>> Julen.
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago