[Librezale] Common Voicen berriak: Bergaran grabaketa maratoia
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
As, Urr 19, 19:03:51, CEST 2021
Kaixo:
Bergarako maratoia aurrera doa (gogoratu, azaroaren 13an!):
http://ztbergara.eus/euskarazko-ahotsen-grabaketa-maratoia/
Goienan jardunaldi guztien albistea argitaratu dute (Librezale estekatuz):
https://goiena.eus/bergara/1634564659040-badatoz-zazpigarrenez-bergarako-zientzia-teknologia-eta-berrikuntza-jardunaldiak
Azkenik, Txapa irratikoek elkarrizketa oso labur bat egingo didate
maratoi hau dela eta Common Voice proiektua azaltzeko (gaur bertan
22:30ak inguruan).
Eskerrak eman nahi dizkiot Librezaleko IƱaki Ibaberi (ez dakit
posta-zerrendan izena emanda dagoen) irratikoa aurrera atera dadin egin
duen lanagatik eta Bergaran sustatzaile dabilelako.
Eskerrik asko eta ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago