[Librezale] CodeSyntaxetik 20. urteurrena ospatzeko gonbita

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
Ast, Urr 7, 13:40:45, CEST 2021


Aupa danoi!

Luistxok deitu zidan eta aurreko batean komentatutako 20. urteurrenaren
gonbidapen formala daukagu.

Azaroaren 26ko arratsean Bilbon izango da eta gure parte-hartzea eskatzen
dute. Finean gure sasi-urteurrena ere bada eta.

ospakizunak bi atal ditu, jardunaldia eta "jaia". Jardunaldiak hiru bloke
ditu mahai-ingurua (historiko bat gure aldetik), ekarpen laburrak (hemen
zerbait motza aurkeztu genezake) eta beraiek lotua dute keynote edo
hitzaldia.


Beraz posta-zerrenda honetako asanbladak erabaki beharrekoa:

1) - librezalek parte hartu nahi du 20. urteurreneko ospakizunean? (BAI/EZ)
                              a) baiezkoa bada mahai-ingururako
boluntariorik?
                              b) Ekarpen laburrerako gai edo proposamenik?

Eranskinean guztia azaltzen duen proposamena.
15 egunetan erantzun behar dugu baina aurrez gure artean lantze komeniko
litzateke.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20211007/4171fb0c/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 20urteEuskarazInterneten-01.pdf
Mota: application/pdf
Tamaina: 126250 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20211007/4171fb0c/attachment-0001.pdf>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago