[Librezale] Common Voicen berriak: Bergaran grabaketa maratoia
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Urr 1, 19:40:09, CEST 2021
Kaixo:
Gure hizkuntzan ez da egon aldaketa askorik, beraz, aipatuko dut
alemanezko hiztunek 1.000 ordu grabatzea lortu dutela. Mugarri aipagarria!
* AZPITITULUAK
Common Voiceko txatean kide batek azaldu zidan azpitituluak
esaldi-sortetarako iturri ona izan daitezkeela. Jabetza publikoan dagoen
euskarazko azpititulurik ezagutzen duzue?
Hemen adibidez mordoxka bat dago eta agian ondo legoke esaldi horien
zati bat eta desordenatua CC0 lizentziapean askatzeko eskatzea. Norbait
animatzen?
https://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/euskarazko-azpitituluak-filmak-eta-telesailak-euskaraz/
SRT fitxategi baten zati bat adibide gisa:
> 8
> 00:03:22,320 --> 00:03:24,960
> - Batzuetan izan daiteke...
> - Zer ordu da?
>
> 9
> 00:03:25,840 --> 00:03:28,840
> Ez kezkatu, nahikoa
> denbora daukagu.
>
> 10
> 00:03:31,280 --> 00:03:32,720
> Bazoaz?
>
> 11
> 00:03:32,760 --> 00:03:34,680
> Irten egin behar dut.
Gero, fitxategi guzti horiek tratatu beharko genituzke...
Balizko iturri gehiago:
https://www.filmazpit.eus/
https://azpitituluak.eus/
* BERGARA
Bergarako udalak azaro inguruan teknologiarekin zerikusia duten hitzaldi
eta jarduera batzuk antolatzen ditu. Aurten, besteak beste, "euskarazko
ahotsen grabaketa maratoia" antolatuko dute. Librezaleko kideoi jarduera
diseinatzen laguntzeagatik maratoiaren deialdia eta gonbita aurreratu
digute:
Noiz: 2021eko azaroaren 13an, larunbata
Ordua: 10:00-14:00
Non: Bergarako Munibe plazan
Datozen asteotan hemen eta beste leku batzuetan jarduera hau eta honekin
batera burutuko dituzten besteak zabalduko dituztela suposatzen dut:
http://ztbergara.eus/
Bergararrik hemen? Nortzuk animatuko zarete maratoira?
Gonbidatu zuen lagun eta ezagunak Common Voiceko maratoira!
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago