[Librezale] Aurtengo Euskaraldian parte hartzeko gonbidapena

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
Ast, Urr 14, 20:38:01, CEST 2021


Pena, entzule gisa joango nintzateke, baina ostegun batez ezin dut.

Ea norbait animatzen den, plan polita dirudi eta Librezale eragile bat da, jendeak "hor" ikusten duena eta "hor" egon beharko lukeena. Baina tira, jende aurrean hitz egitea ez da edonor prest egoten den gauza.

Aste ona izan!!

2021(e)ko urriaren 14(a) 20:31:22 (CEST)-(e)an, "Txopi , Librezale-en bidez" <librezale a bildua librezale.eus>-(e)k hau idatzi zuen:
>Kaixo:
>
>Code&Syntaxek antolatuko duena, ez dakit Euskaraldiaren antzik izango
>duen:
>https://www.euskarabildua.eus/
>
>Kontua da Donostian 2 urtean behin egiten diren jardunaldi hauetan
>euskarak eta software libreak beti dutela leku bat eta aurten ere hala
>izatea nahi dute. Horregatik, Librezaleko norbaitek hitzalditxo bat
>ematea proposatu digute. Nor garen eta zer egiten dugun kontatzea nahi
>dutela ulertzen dut.
>
>Begiratu hemengo bideo zerrenda (egin scroll beherantz) jardunaldiaren
>giroa eta edukiak pixka bat ikusteko (Librezaleko kide batzuekin eta
>hainbat ezagunekin topo egingo duzue ^_^):
>https://peertube.euskarabildua.eus/
>
>Bi aste barru izango da, urriaren 28ko goizean Donostiako San Telmo
>museoan. Ohi bezala hitzaldia ordaintzen dute, baita bidaia eta
>bazkaria
>ere.
>
>Aurten ere pertsona eta gai interesgarri asko egongo dira
>(baieztatukoak
>webguneko programan agertzen dira) eta niri, entzule bada ere joateko
>gogoa ematen dit. Baina egun horretan nik ezin dut bertaratu. Gainera,
>Librezale da gonbidatua eta hemendik atera behar da pertsona bat. Ea
>norbait animatzen den!
>
>OHARRA: inoiz egin ditugu Librezaleko aurkezpenak. Nahi izanez gero
>materialak berrerabiltzeko aukera dago.
>
>Ondo izan,
>Txopi.
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.eus
>https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-- 
Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20211014/b749398c/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago