[Librezale] Aurtengo Euskaraldian parte hartzeko gonbidapena

Ander Elortondo ander a bildua elortondo.net
Ast, Urr 14, 20:57:50, CEST 2021


21/10/14 20:38(e)an, Mikel , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
> Pena, entzule gisa joango nintzateke, baina ostegun batez ezin dut.
>
> Ea norbait animatzen den, plan polita dirudi eta Librezale eragile bat 
> da, jendeak "hor" ikusten duena eta "hor" egon beharko lukeena. Baina 
> tira, jende aurrean hitz egitea ez da edonor prest egoten den gauza.
>
> Aste ona izan!!
>
> 2021(e)ko urriaren 14(a) 20:31:22 (CEST)-(e)an, "Txopi , Librezale-en 
> bidez" <librezale a bildua librezale.eus>-(e)k hau idatzi zuen:
>
>     Kaixo:
>
>     Code&Syntaxek antolatuko duena, ez dakit Euskaraldiaren antzik izango duen:
>     https://www.euskarabildua.eus/  <https://www.euskarabildua.eus/>
>
>     Kontua da Donostian 2 urtean behin egiten diren jardunaldi hauetan
>     euskarak eta software libreak beti dutela leku bat eta aurten ere hala
>     izatea nahi dute. Horregatik, Librezaleko norbaitek hitzalditxo bat
>     ematea proposatu digute. Nor garen eta zer egiten dugun kontatzea nahi
>     dutela ulertzen dut.
>
>     Begiratu hemengo bideo zerrenda (egin scroll beherantz) jardunaldiaren
>     giroa eta edukiak pixka bat ikusteko (Librezaleko kide batzuekin eta
>     hainbat ezagunekin topo egingo duzue ^_^):
>     https://peertube.euskarabildua.eus/  <https://peertube.euskarabildua.eus/>
>
>     Bi aste barru izango da, urriaren 28ko goizean Donostiako San Telmo
>     museoan. Ohi bezala hitzaldia ordaintzen dute, baita bidaia eta bazkaria
>     ere.
>
>     Aurten ere pertsona eta gai interesgarri asko egongo dira (baieztatukoak
>     webguneko programan agertzen dira) eta niri, entzule bada ere joateko
>     gogoa ematen dit. Baina egun horretan nik ezin dut bertaratu. Gainera,
>     Librezale da gonbidatua eta hemendik atera behar da pertsona bat. Ea
>     norbait animatzen den!
>
>     OHARRA: inoiz egin ditugu Librezaleko aurkezpenak. Nahi izanez gero
>     materialak berrerabiltzeko aukera dago.
>
>     Ondo izan,
>     Txopi.
>     ------------------------------------------------------------------------
>     Librezale mailing list
>     Librezale a bildua librezale.eus
>     https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale  <https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
>
> -- 
> Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu 
> nire laburtasuna.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


oso interesgarria baina nik aste barruan ostegun eta astearteak 
ume-taxista lanekin beteak ditut. Ea inork ekarpena egiteko aukerarik 
duen eta gero nolabait ikusteko aukera dugun.

izan libre izan euskaldun!

animo.



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20211014/273b2e97/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago