[Librezale] Aurtengo Euskaraldian parte hartzeko gonbidapena

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ast, Urr 14, 20:31:22, CEST 2021


Kaixo:

Code&Syntaxek antolatuko duena, ez dakit Euskaraldiaren antzik izango duen:
https://www.euskarabildua.eus/

Kontua da Donostian 2 urtean behin egiten diren jardunaldi hauetan
euskarak eta software libreak beti dutela leku bat eta aurten ere hala
izatea nahi dute. Horregatik, Librezaleko norbaitek hitzalditxo bat
ematea proposatu digute. Nor garen eta zer egiten dugun kontatzea nahi
dutela ulertzen dut.

Begiratu hemengo bideo zerrenda (egin scroll beherantz) jardunaldiaren
giroa eta edukiak pixka bat ikusteko (Librezaleko kide batzuekin eta
hainbat ezagunekin topo egingo duzue ^_^):
https://peertube.euskarabildua.eus/

Bi aste barru izango da, urriaren 28ko goizean Donostiako San Telmo
museoan. Ohi bezala hitzaldia ordaintzen dute, baita bidaia eta bazkaria
ere.

Aurten ere pertsona eta gai interesgarri asko egongo dira (baieztatukoak
webguneko programan agertzen dira) eta niri, entzule bada ere joateko
gogoa ematen dit. Baina egun horretan nik ezin dut bertaratu. Gainera,
Librezale da gonbidatua eta hemendik atera behar da pertsona bat. Ea
norbait animatzen den!

OHARRA: inoiz egin ditugu Librezaleko aurkezpenak. Nahi izanez gero
materialak berrerabiltzeko aukera dago.

Ondo izan,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago