[Librezale] CodeSyntaxetik 20. urteurrena ospatzeko gonbita
Ibon Igartua
ibon.igartua a bildua gmail.com
Ost, Urr 13, 09:58:57, CEST 2021
Egun on,
Julenekin bat nator, ekitaldi polita dirudi eta Librezale taldearen parte
hartzearen aldekoa naiz. Ekitaldira joatea gustatuko litzaidake baina ez
nuke mahai inguruan parte hartuko, ez dut halakoetan nire burua ikusten.
agur,
ibon
On Wed, 13 Oct 2021 at 08:15, Ander Elortondo , Librezale-en bidez
<librezale a bildua librezale.eus> wrote:
>
> 21/10/10 13:09(e)an, Julen Ruiz Aizpuru , Librezale-en bidez igorleak
> idatzi zuen:
> > Aupa Librezale,
> >
> > Hau idatzi du Ander Elortondo , Librezale-en bidez
> > (librezale a bildua librezale.eus) erabiltzaileak (2021 urr. 7, og. (13:41)):
> >> ospakizunak bi atal ditu, jardunaldia eta "jaia". Jardunaldiak hiru
> bloke ditu mahai-ingurua (historiko bat gure aldetik), ekarpen laburrak
> (hemen zerbait motza aurkeztu genezake) eta beraiek lotua dute keynote edo
> hitzaldia.
> >>
> >>
> >> Beraz posta-zerrenda honetako asanbladak erabaki beharrekoa:
> >>
> >> 1) - librezalek parte hartu nahi du 20. urteurreneko ospakizunean?
> (BAI/EZ)
> > Ekitaldi polita dirudi, parte hartzeko modukoa eta gutxienean ere
> > gugan pentsatu izana eskertzekoa. Eranskina begiratu dut eta "Lau
> > zaharrak" artean sartu gaituzte — pasatu da denbora, gero!
> >
> > Asko eskatzea ez bada, eta eskatzea libre denez, polita litzateke gaur
> > egun aktibo izan gabe ere hasiera-hasieratik aritu den norbaitek
> > mahai-inguruan parte hartzea. Batere disimulorik gabe zuei begira nago
> > Ibon, Pi, Osoitz, Kurtsik. Zer diozue?
>
>
> bat nator zurekin Julen, ederra litzake sortzaileetako batek kontatzea
> istorio zaharrak....
>
> Azken gaizki-ulertuaren ondoren, ez dakidanez posta hau irakurtzen duen,
> Osoitzi harria bota nion Telegram bidez. Zoritzarrez ez dago ekintza
> honekin bat egiteko prest.
>
> Heyneken ere, aitatasun baimenik badu, ez legoke gaizki ;-)
>
>
> izan libre izan euskaldun!
>
>
>
> >
> > Eta bide batez, ekarpen laburra gaur egun aktibo zabiltzatenentzat utzi.
> >
> > Gutako nahikoa jende elkartzekoak bagina ni ere saiatuko nintzateke
> > atzerritik Bilbora inguratzen.
> >
> >
> > Julen.
> > _______________________________________________
> > Librezale mailing list
> > Librezale a bildua librezale.eus
> > https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20211013/12eeca22/attachment.htm>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago