[Librezale] CodeSyntaxetik 20. urteurrena ospatzeko gonbita

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.eus
Ost, Urr 13, 07:55:48, CEST 2021


21/10/10 13:09(e)an, Julen Ruiz Aizpuru , Librezale-en bidez igorleak 
idatzi zuen:
> Aupa Librezale,
>
> Hau idatzi du Ander Elortondo , Librezale-en bidez
> (librezale a bildua librezale.eus) erabiltzaileak (2021 urr. 7, og. (13:41)):
>> ospakizunak bi atal ditu, jardunaldia eta "jaia". Jardunaldiak hiru bloke ditu mahai-ingurua (historiko bat gure aldetik), ekarpen laburrak (hemen zerbait motza aurkeztu genezake) eta beraiek lotua dute keynote edo hitzaldia.
>>
>>
>> Beraz posta-zerrenda honetako asanbladak erabaki beharrekoa:
>>
>> 1) - librezalek parte hartu nahi du 20. urteurreneko ospakizunean? (BAI/EZ)
> Ekitaldi polita dirudi, parte hartzeko modukoa eta gutxienean ere
> gugan pentsatu izana eskertzekoa. Eranskina begiratu dut eta "Lau
> zaharrak" artean sartu gaituzte — pasatu da denbora, gero!
>
> Asko eskatzea ez bada, eta eskatzea libre denez, polita litzateke gaur
> egun aktibo izan gabe ere hasiera-hasieratik aritu den norbaitek
> mahai-inguruan parte hartzea. Batere disimulorik gabe zuei begira nago
> Ibon, Pi, Osoitz, Kurtsik. Zer diozue?


bat nator zurekin Julen, ederra litzake sortzaileetako batek kontatzea 
istorio zaharrak....

Azken gaizki-ulertuaren ondoren, ez dakidanez posta hau irakurtzen duen, 
Osoitzi harria bota nion Telegram bidez. Zoritzarrez ez dago ekintza 
honekin bat egiteko prest.

Heyneken ere, aitatasun baimenik badu, ez legoke gaizki ;-)


izan libre izan euskaldun!



>
> Eta bide batez, ekarpen laburra gaur egun aktibo zabiltzatenentzat utzi.
>
> Gutako nahikoa jende elkartzekoak bagina ni ere saiatuko nintzateke
> atzerritik Bilbora inguratzen.
>
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago