[Librezale] CodeSyntaxetik 20. urteurrena ospatzeko gonbita

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Iga, Urr 10, 13:09:08, CEST 2021


Aupa Librezale,

Hau idatzi du Ander Elortondo , Librezale-en bidez
(librezale a bildua librezale.eus) erabiltzaileak (2021 urr. 7, og. (13:41)):
>
> ospakizunak bi atal ditu, jardunaldia eta "jaia". Jardunaldiak hiru bloke ditu mahai-ingurua (historiko bat gure aldetik), ekarpen laburrak (hemen zerbait motza aurkeztu genezake) eta beraiek lotua dute keynote edo hitzaldia.
>
>
> Beraz posta-zerrenda honetako asanbladak erabaki beharrekoa:
>
> 1) - librezalek parte hartu nahi du 20. urteurreneko ospakizunean? (BAI/EZ)

Ekitaldi polita dirudi, parte hartzeko modukoa eta gutxienean ere
gugan pentsatu izana eskertzekoa. Eranskina begiratu dut eta "Lau
zaharrak" artean sartu gaituzte — pasatu da denbora, gero!

Asko eskatzea ez bada, eta eskatzea libre denez, polita litzateke gaur
egun aktibo izan gabe ere hasiera-hasieratik aritu den norbaitek
mahai-inguruan parte hartzea. Batere disimulorik gabe zuei begira nago
Ibon, Pi, Osoitz, Kurtsik. Zer diozue?

Eta bide batez, ekarpen laburra gaur egun aktibo zabiltzatenentzat utzi.

Gutako nahikoa jende elkartzekoak bagina ni ere saiatuko nintzateke
atzerritik Bilbora inguratzen.


Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago