[Librezale] CodeSyntaxetik 20. urteurrena ospatzeko gonbita
    gorkaazkarate a bildua ni.eus 
    gorkaazkarate a bildua ni.eus
       
    Or, Urr  8, 14:30:19, CEST 2021
    
    
  
Anderrek idatzi du:
[...]
> Azaroaren 26ko arratsean Bilbon izango da eta gure parte-hartzea 
> eskatzen dute. Finean gure sasi-urteurrena ere bada eta.
> Ospakizunak bi atal ditu, jardunaldia eta "jaia".
> Jardunaldiak hiru bloke ditu mahai-ingurua (historiko bat gure 
> aldetik), ekarpen laburrak (hemen zerbait motza aurkeztu genezake) eta 
> beraiek lotua dute keynote edo hitzaldia.
> Beraz posta-zerrenda honetako asanbladak erabaki beharrekoa:
> 1) - librezalek parte hartu nahi du 20. urteurreneko ospakizunean? 
> (BAI/EZ)
                               a) baiezkoa bada mahai-ingururako 
boluntariorik?
                               b) Ekarpen laburrerako gai edo 
proposamenik?
______________________________________________________
Kaixo Librezale:
Ni ospakizun horretan parte hartzearen ALDE, eta Bilbon baldin bada, 
bertara joateko asmoa ere badut. (Librezaleko kide batzuekin elkartzeko 
aukera ezin galdu, EWKEko kideekin[1] elkartzeko aukera ez).
1. a. Librezale taldeko batzuk agertuko bagina Bilboko ospakizun 
horretan, gure artean ospakizuna hasi baino pixka bat lehenago elkartu, 
eta azkar antola gaitezke; eta baten bat agertuko da, 
mahai-inguruan-eta, Librezale zer den, Librezaleren Hª, etab. azaltzeko 
prest. (Bestela zotz egin, eta zotzik motzena hartzen duenak... ;-)
2. b. Horra gai batzuk, aurrean nolako entzuleria egongo den jakin 
barik: Software librea zer den, Software librearen 4 askatasunak, 
software librean nola hasi, burujabetza teknologikoa zer den eta zein 
urrats behar diren helburu horretarantz, Librezale proiektuak zeintzuk 
diren eta nola doazen; Administrazioak SLa sustatu beharko luke?[2][3]
Entzuleria nolakoa izango den aurretik jakitea ezinbestekoa da 
diskurtsoa egokitzeko eta kaka esplikatzen ez ibiltzeko.
Ea besteok zelan ikusten duzuen. (ALDE bozkatzeaz gain, Bilboraino 
joateko prest?)
[1] https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Wikilarien_Kultura_Elkartea
[2] https://eu.wikipedia.org/wiki/Software_librea_herri_administrazioan
[3] https://eu.wikipedia.org/wiki/Software_librea_hezkuntzan
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago