[Librezale] Mark as read

Alex Gabilondo alexgabi a bildua disroot.org
Al, Aza 22, 09:36:27, CET 2021


Anderrekin bat nator.

Alex

21/11/22 07:18(e)an, Ander Elortondo , Librezale-en bidez igorleak 
idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> 20 urtetan erabat finkatuak dauden itzulpenak aldatzeko arrazoi 
> pisutsuak beharko nituzke. Thunderbird ardura hartu nuenerako esaldi 
> horrek bazeuzkan dozena bat urte behintzat. Euskaratuak dauden 
> plataforma eta sistema guztietan (Linux, W$, Gmail, hotmail...) 
> dagoena aldatzeak erabiltzailea nahastera bakarrik lortuko lukeelakoan....
>
> Horrek ez du esan nahi testu tamainagatik aplikazio konkreturen baten 
> "jo irakurritzat" gaizki legokeenik, euskara da, zuzena da eta 
> ulerterraza.
> Nik ez dut ikusten Thunderbird aldatzea baina ezta arazo larritzat 
> telefono aplikazio baten tamainagatik zuk proposatutakoa jartzea.
>
> izan libre izan euskaldun!
> Ander.
>
>
> Hau idatzi du Gorka Azkarate Zubiaur , Librezale-en bidez 
> (librezale a bildua librezale.eus) erabiltzaileak (2021 aza. 21, ig. (21:30)):
>
>     2021-11-19 19:36 egunean, Porrumentzio , Librezale-en bidez-(e)k
>     idatzi
>     du:
>     > Jakinarazpenetan agertzen den esaldi horrentzako itzulpen apropos
>     > amankomun bat adosteko asmoz idazten dut mezu hau.
>     > Ez dut nahi sartu eztabaida kuantitatibotan, zein agertzen den
>     gehiago
>     > corpusetan eta abar, baizik eta norberaren pentsamenduaz erabaki.
>     >
>     > Esaldi honi bi-hiru euskeratze aurkitu dizkiot egin izan diren
>     > itzulpenetan zehar.
>     > 1) "Markatu" erabiliz sortutakoak, bi aldaera nagusirekin:
>     > 1.1) Markatu irakurritako gisa
>     > 1.2) Markatu irakurrita bezala
>     > 2) Jo irakurritzat
>     >
>     > Niri apropos eta naturalena 2 aukera iruditzen zait. Aproposa
>     motzagoa
>     > delako eta interfaze estuetan eskertzen delako, estetikoki.
>     >
>     > "Markatu"ak itzulpen zuzenegia iruditzen zaizkit, gure egitura
>     > naturaletan horrelakorik erabiltzen ez dugularik (ez asko
>     behintzat).
>     > Aldiz, iruditzen zait "Mark as..." egituran euskal ordain zabalduena
>     > "Jo *tzat" dela, eta jatorrizko esaldia hitzez hitz itzultzeak kalte
>     > besterik ez diola egiten itzulpenari.
>     > Arazoa sor liteke lehenaldiko partizipioa erabili nahi izatean:
>     > Marked as read → Irakurritzat joa
>     > Ez zait hain ulergarria suertatzen. "Irakurritzat markatua"
>     ordea bai,
>     > soilik irageneko partizipio horretarako.
>     >
>     > Zein iritzi duzue zuek itzulpen hauen inguruan?
>     > Argi geratu ez bada, nire apostua "Jo *tzat" egitura da, baina jakin
>     > badakit adibidez Mozillako itzulpenetan "Markatu" erabiltzen
>     dela, eta
>     > halakoen iritziak jaso nahi ditut.
>     >
>     > Gau ona pasa,
>     > Porru.
>     > _______________________________________________
>     > Librezale mailing list
>     > Librezale a bildua librezale.eus
>     > https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>     <https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
>
>     Kaixo Porru,
>
>     nik ez dizkiot "Markatu" aditzari zuk ikusten dizkiozun desabantailak
>     ikusten: asko erabili da, hiztegietan jasota dago... Niri "-tzat jo"
>     hori bezain normala iruditzen zait, eta gainera, testuinguru jakin
>     batzuetan, agian, "-tzat jo" horrekin eraiki daitezken itzulpen
>     laburrak
>     baino argiago gera daitezke itzulpenak "Markatu" aditzarekin.
>
>     (Iritzia eskatu duzu; horra nire bost xentimo ;-)
>     _______________________________________________
>     Librezale mailing list
>     Librezale a bildua librezale.eus
>     https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>     <https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20211122/eff12159/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago