[Librezale] Librezaleren bideoak

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Aza 20, 19:21:30, CET 2021


Kaixo:

Batzuek gogoratuko duzuen bezala, peertube.social webgunean Librezale
kontua ireki genuen eta bertan bi kanal sortu: Librezale eta HeL. Inoiz
ez genuen Librezale kanalean bideorik igo. Hezkuntzan Librezale kanalean
berriz 6 bideo.

Txatean aipatu genuen bezala, peertube.social instantzia itxi zuten (2
saiakera egon ziren eta bigarrenean gauzatu zen itxiera) eta HeL-eko
bideoak hona mugitu ziren:
https://peertube.euskarabildua.eus/c/hel_kanala/videos

Beraz, HeL ez den Librezale asanbladari dagokionez (hau da,
posta-zerrenda hau), jada ez dugu Peertube konturik, HeL-ek bakarrik
dauka eta beraiek kudeatzen dute.

Honek ez digu ezertan eragiten praktikan, baina informatu beharreko
zerbait iruditzen zait. Esanda dago.

OHARRA: Librezalek talde bezala sortutako bideo bakarra, nik ezagutzen
dudana behintzat, hau da: https://youtu.be/kyb93ERw_Io

Ondo izan,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago