[Librezale] EAB ingurune digital batzordea

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.eus
Ost, Maiatza 19, 08:11:35, CEST 2021


Kaixo:

  Atzo izan genuen lehen bidera legealdi honetako batzordekook.

2021-2024 gomendioak dokumentua banatu ziguten eta dokumentu hau 
ostiralean goizeko 10:30tan aurkeztuko da san telmo museoan ekitaldi baten.

Lan lerro nagusiak azaldu ziren eta EITBko ordezkaria eta biok ginenez 
berri bakarrak neuk esan nien ez zuela merezi irakurketa sakona bertan.  
(etxean irakurriko dut)

Lau hizkuntzetan egongo da eskuragarri pdf formatuan eta bidaliko dut 
hona esteka eskuragarri dagoenean.

Oso goiz da inolako ondorio ateratzeko baina hauek azpimarratuko nituzke:

+ Sartu aurretik harreran, bileran bertan eta gero lan-taldeko ariketa 
txiki batean Miren Dobaran (Hizkuntza politikarako sailburu ordea) 
Common Voice indartzeko eta bultzatzeko asmoa adierazi zidan. Honek 
erabaki politiko zintzo eta finkoa dagoela esan nahi du.  Gurekin egon 
nahi dute (Txopi proiektu honetan ezinbestean zu egon beharko zinateke). 
Eusko Jaurlaritzak proiektu honen aldeko apustu serioa egitearen 
ingurukoek hari propioa beharko du. (Goiz den arren, wikipediarekin egin 
duten apustuaren pareko bat irudikatzen dut)

+ 2021ean Armiarma, Sustatu eta EuskalGNUren 20. urteurrena izango da. 
2022an LIBREZALEk idatzi zuen lehen aktaren 20. urteurrena. Luistxok 
"zaharren" jardunaldi/bilkura/saio... zerbait antolatu nahi du esan nion 
hemengo asko zahartzen hasiak garen arren porrumentzio bezalako gazte 
bikainak baditugula librezalen ;-)  Edozein kasutan, luistxok 
piskolabisa HPSri jartzeko eskatu zion eta guri ea prest geundeken 
zerbait egiteko.

Elkar ezagutze eta aurkezpen bilera besterik ez zelakoan izango joan 
nintzen esku hutsik eta motorrean. Irteeran badaukagu bi gai lantzeko 
bederen....


izan libre izan euskaldun!

Ander Elortondo


PD: ohikoak ez denez niri politikoek inpresio ona ematea, (lasai beraiek 
nire iritzi okerragoa dute, askorentzat deabrua naiz kontu-hartzaile 
ordez)  atzo Mirenek positiboki harritu ninduen, eta gizarte honetan 
jendeaz eta bereziki politikoez ondo hitz egitea arrunta ez denez, hor 
daukazue nire lehen inpresioa.








Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago