[Librezale] EAB ingurune digital batzordea

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua ni.eus
Ost, Maiatza 19, 16:40:20, CEST 2021


Kaixo:

mila esker, Ander, atzoko batzarrari buruzko zeure inpresioak 
partekatzeagatik.

Erakundeetatik Common Voice edo euskarazko Wikipedia bezalako proiektuei 
hauspotzea pozgarria da; lehenago ere bota izan dut: kontrakoa litzateke 
kezkagarri.

Luistxok  Armiarma, Sustatu eta EuskalGNUren 20. urteurrenaren 
aitzakiarekin zerbait antolatu nahi duela banekien. Wikipediaren 20. 
urteurrena ere bada. Adinagatik izan ninteke, baina ni ez naiz hogei 
urtez horrelako taldeetan lanean ibili diren horietako bat, ezta 
gutxiago ere. Eta ibili naizenean, beti bigarren edo hirugarren lerroan 
ibili naiz.

(Baina elkarketa eta piskolabis bat antolatuz gero, urrats bat aurrera 
emateko prest nauzue eta horretarako lehen lerroan kokatzeko prest ;-)

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20210519/b8f084ef/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Udaberriko zuhaitza.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 74713 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20210519/b8f084ef/attachment-0001.jpg>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago