[Librezale] Euskararen aholku batzordeko mezua
Alexander Gabilondo
alexgabi a bildua disroot.org
As, Maiatza 4, 22:22:46, CEST 2021
21/4/28 19:40(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> 21/4/27 22:38(e)an, Ander Elortondo igorleak idatzi zuen:
>>> Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2021 api.
>>> 27, ar. (15:04)):
>>> 21/4/27 14:15(e)an, gorkaazkarate a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
>>>> Mila esker Ander informatzeagatik eta taldean ohikoak diren iritziak
>>>> foro horretan defendatzeagatik. Oso ondo egingo duzu, ziur nago.
>>>>
>>>> Baten batek egin behar zuen eta zeuk eman zenuen urrats bat aurrera.
>>>>
>>>> Eutsi goiari!
>>>>
>>> Kaixo:
>>>
>>> Nik ere eskerrak eman nahi dizkizut EABko ingurune digitalaren batzorde
>>> horretan software librea eta hemen bultzatzen ditugun baloreak eta
>>> proiektu-motak sustatzeagatik. Euskal gizartearen parte garenez gero eta
>>> ingurune digitalean lan egiten dugunez, Librezaleko kideren bat hor
>>> aritzea ondo iruditzen zait.
>>>
>>> Hala ere, badaezpada argi gera dadin, "Librezale gisa aurkeztu
>>> nintzenez" diozunean, Librezaleko kidea den *norbanako* bezala zoaz,
>>> ezta? Hau talde asanblearioa da eta jakina denez, pertsona batek ezin du
>>> Librezale ordezkatu. Norbanako bezala zoazela ulertzen dut eta software
>>> librearen alde hainbeste urte lan egin ondoren, nolabait Librezaleren
>>> ikuspegia foro horretan pixka bat islatuta egongo dela. Bai, ezta?
>> Aupa!
>>
>> Foro horretan librezaleko kidea naizelako nago. Ni baino aproposagoak
>> zareten asko ezin izan duzuelako edo nahi ez duzuelako. Ez naute
>> aukeratu zerrenda horretako asko merezi duten aditu izaeragatik.
>> Edonola, argi daukat han NI nagoela eta NIre iritzia emango dudala.
>> Librezale ezagutzeaz gain, nire egoa ez da irizten inor ordezkatzera ;-)
>>
> Kar, kar, kar... bai, argi neukan, posta-zerrendan ere argi geratzea
> nahi nuen. Eskerrik asko!
>
> Goraintziak,
> Txopi.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Kaixo,
Ongi ulertu badut, Ander aditu bezala gonbidatu dute eta titulu
pertsonalean arituko da. Dena den, Ander, prest al zaude eskaerak edo
iradokizunak hartzeko? beti ere konpromisorik gabe.
Alex
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago