<html>
  <head>

    <meta http-equiv="content-type" content="text/html; charset=windows-1252">
  </head>
  <body>
    <p>Gainetik irakurri dut Euskararen Aholku Batzordearen Ingurune
      Digitalean Euskara Sustatzeko batzordeak argitaratutako aholkuak
      eta inpresio pobrea eman dit orokorrean eta bereziki hezkuntza
      alorrean.</p>
    <p>Hitz politak baina neurri zehatz gutxi eta batzuk nahiko
      inkoherenteak, hala nola, animatzea profesionalei (argitaletxeei
      ulertzen dut)  sortutako hezkuntza-materialak lizentzia librean
      jartzea. 35. orr.</p>
    <p>Baina penagarriena iruditu zait Hezkuntza komunitateko gailuak
      euskaraz konfiguratu atalean (7.2) Linuxen gainean software libre
      eta euskaratuta instalatzea errazagoa dela aitortu ondoren horrela
      dio:</p>
    <p>"Azpimarratu da erabaki horiek hartzeko garaian, hizkuntza ez
      dela izaten irizpide bakarra. Pedagogikoki eskaintzen dituzten
      aukerek, erosotasunak eta kudeaketan egon litezkeen zailtasunek
      pisu handia izaten dute erabakia hartzeko garaian.<br>
      Google Suite erabiltzea, esaterako, erraza da erabiltzaileen tzat,
      besteak beste, ohituta daudelako hartara, elkarlanerako aukera ona
      eskaintzen duelako eta mantenu lanak erosoagoak direlako. Gauza
      bera gertatzen da Microsoften tresnekin. Aldiz, <b>Linuxen
        gainean lan egiteko oinarrizko tresnak euskaratuta badaude ere,
        gehiago behar dira. Horretaz gain, Linuxen soportea eta
        mantentze-lana arazo izan litezke, ikastetxe barruan gaia</b><b>
      </b><b>kontrolatzen duen jendea egotea eskatzen duelako</b>".</p>
    <p>Hau da Linuxen ez omen dago nahiko tresna euskaraz eta Google eta
      Microsoften alde egiten du batzordeak erosotasunagatik,
      erabiltzaileak ohituta daudelako multinazionalen produktuak
      erabiltzen -gazteleraz-  eta eskoletan Linuxerako mantentze eta
      soportea eman ez delako.  Ederra batzordearen lana. Hori bada
      aholkatzen duena ulergarria da Hezkuntzak chromebook eta windowsen
      alde egin duen apustua. Edo alderantziz da: erabakia hartu dute
      eta gero batzordeari iradoki diote hori aholkatzea?<br>
    </p>
    <p><br>
    </p>
    <p> <br>
    </p>
  </body>
</html>