[Librezale] WordPress
mikelgs a bildua ni.eus
mikelgs a bildua ni.eus
As, Ots 9, 14:05:59, CET 2021
Nik ez dakit, baina seguru lagunduko dizula norbaitek.
Agian online plataforma batean egiten da itzulpena lerroz lerro.
Zorte on eta mila esker!!!
2021(e)ko otsailaren 9(a) 12:25:52 (CET)-(e)an, Joxan Garaialde <joxan a bildua garaialde.org>-(e)k hau idatzi zuen:
>Aupa, lagunok:
>
>Orain dela bi bat hilabete, Iker semeak animatuta, WordPressen gauza
>batzuk euskaratzen hasi nintzen: itxurak, pluginak, eta abar.
>
>Haiekin bukatu ondoren, agian, Traslate WordPressen eskuliburua
>itzultzea mereziko lukeela iruditu zitzaidan, eta ekin nion, baina ez
>zuzenean, odt fitxategi batera hasi nintzen itzultzen, gero WordPressen
>
>webgunean sartu ahal izango nuelakoan; ez dut ikusten, ordea, nola egin
>
>nezakeen hori. Beraz, aurrera jarraitu aurretik, pentsatuz onena
>laguntza eskatzea zela, hona natorkizue laguntza hori eske.
>
>Norbaitek ba al daki nola egin dezakedan lan hori? Ba al dago horien
>kateak, banan bana, euskaratzen joateko modurik? edo odt fitxategian
>jarraitu, eta, gero, webgunean sartzeko aukerarik ba al dago?
>
>Dena den, agian, horrekin hasi baino lehen, badaude beste plugin edo
>itxurak euskaratzea mereziko luketenak, eta hobe litzatekeela haiekin
>hastea; gustura hartuko nituzke zuen iruzkinak.
>
>Mila esker, aldez aurretik, zuen laguntzagatik.
>
>Joxan Garaialde
--
Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20210209/9d85358c/attachment.htm>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago