<html><head>
<meta http-equiv="content-type" content="text/html; charset=windows-1252">
</head>
<body>Nik ez dakit, baina seguru lagunduko dizula norbaitek.<br><br>Agian online plataforma batean egiten da itzulpena lerroz lerro.<br><br>Zorte on eta mila esker!!!<br><br><div class="gmail_quote">2021(e)ko otsailaren 9(a) 12:25:52 (CET)-(e)an, Joxan Garaialde <joxan@garaialde.org>-(e)k hau idatzi zuen:<blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 0pt 0.8ex; border-left: 1px solid rgb(204, 204, 204); padding-left: 1ex;">
<p style="margin-bottom: 0cm; line-height: 100%">
Aupa, lagunok:</p>
<p style="margin-bottom: 0cm; line-height: 100%">Orain dela bi bat
hilabete, Iker semeak animatuta, WordPressen gauza batzuk
euskaratzen hasi nintzen: itxurak, pluginak, eta abar. </p>
<p style="margin-bottom: 0cm; line-height: 100%">Haiekin bukatu
ondoren, agian, Traslate WordPressen eskuliburua itzultzea
mereziko
lukeela iruditu zitzaidan, eta ekin nion, baina ez zuzenean, odt
fitxategi batera hasi nintzen itzultzen, gero WordPressen
webgunean sartu ahal
izango nuelakoan; ez dut ikusten, ordea, nola egin nezakeen hori.
Beraz, aurrera jarraitu aurretik, pentsatuz onena laguntza
eskatzea
zela, hona natorkizue laguntza hori eske.</p>
<p style="margin-bottom: 0cm; line-height: 100%">Norbaitek ba al
daki
nola egin dezakedan lan hori? Ba al dago horien kateak, banan
bana,
euskaratzen joateko modurik? edo odt fitxategian jarraitu, eta,
gero,
webgunean sartzeko aukerarik ba al dago?</p>
<p style="margin-bottom: 0cm; line-height: 100%">Dena den, agian,
horrekin hasi baino lehen, badaude beste plugin edo itxurak
euskaratzea mereziko luketenak, eta hobe litzatekeela haiekin
hastea;
gustura hartuko nituzke zuen iruzkinak.</p>
<p style="margin-bottom: 0cm; line-height: 100%">Mila esker, aldez
aurretik, zuen laguntzagatik.</p>
<p style="margin-bottom: 0cm; line-height: 100%">Joxan Garaialde</p>
<p style="margin-bottom: 0cm; line-height: 100%"><br>
</p>
</blockquote></div><br>-- <br>Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.</body></html>