[Librezale] WordPress

Joxan Garaialde joxan a bildua garaialde.org
As, Ots 9, 12:25:52, CET 2021


Aupa, lagunok:

Orain dela bi bat hilabete, Iker semeak animatuta, WordPressen gauza 
batzuk euskaratzen hasi nintzen: itxurak, pluginak, eta abar.

Haiekin bukatu ondoren, agian, Traslate WordPressen eskuliburua 
itzultzea mereziko lukeela iruditu zitzaidan, eta ekin nion, baina ez 
zuzenean, odt fitxategi batera hasi nintzen itzultzen, gero WordPressen 
webgunean sartu ahal izango nuelakoan; ez dut ikusten, ordea, nola egin 
nezakeen hori. Beraz, aurrera jarraitu aurretik, pentsatuz onena 
laguntza eskatzea zela, hona natorkizue laguntza hori eske.

Norbaitek ba al daki nola egin dezakedan lan hori? Ba al dago horien 
kateak, banan bana, euskaratzen joateko modurik? edo odt fitxategian 
jarraitu, eta, gero, webgunean sartzeko aukerarik ba al dago?

Dena den, agian, horrekin hasi baino lehen, badaude beste plugin edo 
itxurak euskaratzea mereziko luketenak, eta hobe litzatekeela haiekin 
hastea; gustura hartuko nituzke zuen iruzkinak.

Mila esker, aldez aurretik, zuen laguntzagatik.

Joxan Garaialde


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20210209/ed263dc3/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago