[Librezale] Fwd: Valveri steamOS euskaratzeko baimena ematea
ibai a bildua oihanguren.com
ibai a bildua oihanguren.com
Al, Abe 20, 20:24:22, CET 2021
On 18/12/2021 22:37, "Porrumentzio , Librezale-en bidez" <librezale a bildua librezale.eus> wrote:
> Ni ados nao izen hoi emateakin, arazoik ez. Norbaiti itzuliko litzakena
> libre ez izateak arduratuko balio, baimena eskatzen ai geala bakarrik
> gogorarazteiot: eskatzeak ez du diruik kostatzen ta ez gaitu ezertara
> lotzen. Badakigu ta halako enpresa bati bere kodea irekitzea ez dala
> estrategikoa, edo behintzat gure aldetikan inuxentea dala.
>
> Am 18. Dezember 2021 22:13:31 MEZ schrieb "Ander Elortondo ,
> Librezale-en bidez" <librezale a bildua librezale.eus>:
>
>
>
>
> -------- Birbidalitako mezua --------
> Gaia: Valveri steamOS euskaratzeko baimena ematea
> Data: Sat, 18 Dec 2021 09:31:13 +0100
> Nork: Ander Elortondo <ander a bildua elortondo.net>
> Nori: librezale a bildua librezale.org
>
>
>
> Kaixo Librezaleok:
>
>
> Steam Deck <https://www.steamdeck.com/en/>iragarri zutenean bere
> sistema eragilea SteamOS KDE oinarri zuela esan zuten.
>
>
> SteamOS
> <https://steamcommunity.com/groups/steamuniverse/discussions/1/648814395741989999/>
> linux banaketa bat izanik, software librea da baina steam bezeroa
> jolasen liburutegia kudeatzen duena EZ.
>
>
> Gaur egun euskal jardueran dugun hutsune handienetako bat jolas
> mundua da eta bereziki AAA mailako jokoak eta kontsola mundua.
>
>
> Merkatuan dauden goi mailako kontsolak Sonyren Play Station,
> Microsoften X box eta Nintendoren Switch dira, euskara aukerarik gabe.
>
>
> Steam Deck liga horretan jokatuko du, linux du oinarri eta KDE
> euskaraz daukagu, baina Valvek oraingoz 34 hizkuntza bakarrik ireki
> ditu.
>
>
> Hau estrategikoa dela irudita, GameErauntsiaz jarri nintzen
> harremanean steamOS euskaratzeko eskaera egiteko eta egin genuen,
> erantzunik ez.
>
>
> Goiko guztia EABn azaldu interesgarria dela iritzita , Eusko
> Jaurlaritzak berriz eskatuko du ea euskara onartzen duten.
>
>
> Eskaera landu dute, GameErauntsia eta HPS artean.
>
>
> Eta galdetu didate "Librezale" jarriko dugu eskaera honen babesle
> bezala?
>
>
> Nik ulertzen dut, eskaera babesteak ez dakarrela inolako
> konpromisurik, KDE bere bidea jarraituko du orain arte bezala
> steamekin edo steam gabe. Argi daukat steam bezeroa eta AAA mailako
> jokuak nahi duenak itzuliko dituela baina ez direla librezale
> proiektuak izango libreak ez diren heinean.
>
>
> izan libre izan euskaldun!
>
> Ander.
>
>
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
Ni ere ados, lortzen bada euskararentzat estrategikoa izan daitekeelako, nahiz eta librea ez izan. Kontrako iritzirik ez badago, behintzat.
Ondo izan,
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago