[Librezale] Fwd: Valveri steamOS euskaratzeko baimena ematea

Porrumentzio porrumentzio a bildua riseup.net
Lar, Abe 18, 22:37:08, CET 2021


Ni ados nao izen hoi emateakin, arazoik ez. Norbaiti itzuliko litzakena libre ez izateak arduratuko balio, baimena eskatzen ai geala bakarrik gogorarazteiot: eskatzeak ez du diruik kostatzen ta ez gaitu ezertara lotzen. Badakigu ta halako enpresa bati bere kodea irekitzea ez dala estrategikoa, edo behintzat gure aldetikan inuxentea dala.

Am 18. Dezember 2021 22:13:31 MEZ schrieb "Ander Elortondo , Librezale-en bidez" <librezale a bildua librezale.eus>:
>
>
>
>-------- Birbidalitako mezua --------
>Gaia: 	Valveri steamOS euskaratzeko baimena ematea
>Data: 	Sat, 18 Dec 2021 09:31:13 +0100
>Nork: 	Ander Elortondo <ander a bildua elortondo.net>
>Nori: 	librezale a bildua librezale.org
>
>
>
>Kaixo Librezaleok:
>
>
>Steam Deck <https://www.steamdeck.com/en/>iragarri zutenean bere
>sistema 
>eragilea SteamOS KDE oinarri zuela esan zuten.
>
>
>SteamOS 
><https://steamcommunity.com/groups/steamuniverse/discussions/1/648814395741989999/>
>
>linux banaketa bat izanik, software librea da baina steam bezeroa 
>jolasen liburutegia kudeatzen duena EZ.
>
>
>Gaur egun euskal jardueran dugun hutsune handienetako bat jolas mundua 
>da eta bereziki AAA mailako jokoak eta kontsola mundua.
>
>
>Merkatuan dauden goi mailako kontsolak Sonyren Play Station,
>Microsoften 
>X box eta Nintendoren Switch dira, euskara aukerarik gabe.
>
>
>Steam Deck liga horretan jokatuko du, linux du oinarri  eta KDE
>euskaraz 
>daukagu, baina Valvek oraingoz 34 hizkuntza bakarrik ireki ditu.
>
>
>Hau estrategikoa dela irudita, GameErauntsiaz jarri nintzen harremanean
>
>steamOS euskaratzeko eskaera egiteko eta egin genuen, erantzunik ez.
>
>
>Goiko guztia EABn azaldu interesgarria dela iritzita , Eusko 
>Jaurlaritzak berriz eskatuko du ea euskara onartzen duten.
>
>
>Eskaera landu dute, GameErauntsia eta HPS artean.
>
>
>Eta galdetu didate "Librezale" jarriko dugu eskaera honen babesle
>bezala?
>
>
>Nik ulertzen dut, eskaera babesteak ez dakarrela inolako konpromisurik,
>
>KDE bere bidea jarraituko du orain arte bezala steamekin edo steam 
>gabe.  Argi daukat steam bezeroa eta AAA mailako jokuak nahi duenak 
>itzuliko dituela baina ez direla librezale proiektuak izango libreak ez
>
>diren heinean.
>
>
>izan libre izan euskaldun!
>
>Ander.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20211218/faa62ce5/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago