[Librezale] Fwd: Valveri steamOS euskaratzeko baimena ematea
Asier Sarasua
asier.sarasua a bildua gmail.com
As, Abe 21, 17:55:42, CET 2021
Nik uste dut, librea ez bada, ez duela Librezaleren filosofian
enkajatzen. Beraz, hobe litzateke Librezaleren izena agertuko ez balitz
eskaera horretan.
Asier.
21/12/18 22:13(e)an, Ander Elortondo , Librezale-en bidez igorleak
idatzi zuen:
>
>
>
>
> -------- Birbidalitako mezua --------
> Gaia: Valveri steamOS euskaratzeko baimena ematea
> Data: Sat, 18 Dec 2021 09:31:13 +0100
> Nork: Ander Elortondo <ander a bildua elortondo.net>
> Nori: librezale a bildua librezale.org
>
>
>
> Kaixo Librezaleok:
>
>
> Steam Deck <https://www.steamdeck.com/en/>iragarri zutenean bere
> sistema eragilea SteamOS KDE oinarri zuela esan zuten.
>
>
> SteamOS
> <https://steamcommunity.com/groups/steamuniverse/discussions/1/648814395741989999/>
> linux banaketa bat izanik, software librea da baina steam bezeroa
> jolasen liburutegia kudeatzen duena EZ.
>
>
> Gaur egun euskal jardueran dugun hutsune handienetako bat jolas mundua
> da eta bereziki AAA mailako jokoak eta kontsola mundua.
>
>
> Merkatuan dauden goi mailako kontsolak Sonyren Play Station,
> Microsoften X box eta Nintendoren Switch dira, euskara aukerarik gabe.
>
>
> Steam Deck liga horretan jokatuko du, linux du oinarri eta KDE
> euskaraz daukagu, baina Valvek oraingoz 34 hizkuntza bakarrik ireki ditu.
>
>
> Hau estrategikoa dela irudita, GameErauntsiaz jarri nintzen
> harremanean steamOS euskaratzeko eskaera egiteko eta egin genuen,
> erantzunik ez.
>
>
> Goiko guztia EABn azaldu interesgarria dela iritzita , Eusko
> Jaurlaritzak berriz eskatuko du ea euskara onartzen duten.
>
>
> Eskaera landu dute, GameErauntsia eta HPS artean.
>
>
> Eta galdetu didate "Librezale" jarriko dugu eskaera honen babesle bezala?
>
>
> Nik ulertzen dut, eskaera babesteak ez dakarrela inolako
> konpromisurik, KDE bere bidea jarraituko du orain arte bezala
> steamekin edo steam gabe. Argi daukat steam bezeroa eta AAA mailako
> jokuak nahi duenak itzuliko dituela baina ez direla librezale
> proiektuak izango libreak ez diren heinean.
>
>
> izan libre izan euskaldun!
>
> Ander.
>
>
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20211221/6d4c00ec/attachment.htm>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago