[Librezale] Fwd: Valveri steamOS euskaratzeko baimena ESKATZEA

Ander Elortondo ander a bildua elortondo.net
Lar, Abe 18, 22:17:22, CET 2021


BAIMENA ESKATZEA DA, EZ EMATEA, REDIOS  NOLA NAGOEN


> Kaixo Librezaleok:
>
>
> Steam Deck <https://www.steamdeck.com/en/>iragarri zutenean bere 
> sistema eragilea SteamOS KDE oinarri zuela esan zuten.
>
>
> SteamOS 
> <https://steamcommunity.com/groups/steamuniverse/discussions/1/648814395741989999/> 
> linux banaketa bat izanik, software librea da baina steam bezeroa 
> jolasen liburutegia kudeatzen duena EZ.
>
>
> Gaur egun euskal jardueran dugun hutsune handienetako bat jolas mundua 
> da eta bereziki AAA mailako jokoak eta kontsola mundua.
>
>
> Merkatuan dauden goi mailako kontsolak Sonyren Play Station, 
> Microsoften X box eta Nintendoren Switch dira, euskara aukerarik gabe.
>
>
> Steam Deck liga horretan jokatuko du, linux du oinarri  eta KDE 
> euskaraz daukagu, baina Valvek oraingoz 34 hizkuntza bakarrik ireki ditu.
>
>
> Hau estrategikoa dela irudita, GameErauntsiaz jarri nintzen 
> harremanean steamOS euskaratzeko eskaera egiteko eta egin genuen, 
> erantzunik ez.
>
>
> Goiko guztia EABn azaldu interesgarria dela iritzita , Eusko 
> Jaurlaritzak berriz eskatuko du ea euskara onartzen duten.
>
>
> Eskaera landu dute, GameErauntsia eta HPS artean.
>
>
> Eta galdetu didate "Librezale" jarriko dugu eskaera honen babesle bezala?
>
>
> Nik ulertzen dut, eskaera babesteak ez dakarrela inolako 
> konpromisurik, KDE bere bidea jarraituko du orain arte bezala 
> steamekin edo steam gabe.  Argi daukat steam bezeroa eta AAA mailako 
> jokuak nahi duenak itzuliko dituela baina ez direla librezale 
> proiektuak izango libreak ez diren heinean.
>
>
> izan libre izan euskaldun!
>
> Ander.
>
>
>
>
>
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20211218/59a24426/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago