[Librezale] Fwd: Valveri steamOS euskaratzeko baimena ematea

Ander Elortondo ander a bildua elortondo.net
Lar, Abe 18, 22:13:31, CET 2021




-------- Birbidalitako mezua --------
Gaia: 	Valveri steamOS euskaratzeko baimena ematea
Data: 	Sat, 18 Dec 2021 09:31:13 +0100
Nork: 	Ander Elortondo <ander a bildua elortondo.net>
Nori: 	librezale a bildua librezale.org



Kaixo Librezaleok:


Steam Deck <https://www.steamdeck.com/en/>iragarri zutenean bere sistema 
eragilea SteamOS KDE oinarri zuela esan zuten.


SteamOS 
<https://steamcommunity.com/groups/steamuniverse/discussions/1/648814395741989999/> 
linux banaketa bat izanik, software librea da baina steam bezeroa 
jolasen liburutegia kudeatzen duena EZ.


Gaur egun euskal jardueran dugun hutsune handienetako bat jolas mundua 
da eta bereziki AAA mailako jokoak eta kontsola mundua.


Merkatuan dauden goi mailako kontsolak Sonyren Play Station, Microsoften 
X box eta Nintendoren Switch dira, euskara aukerarik gabe.


Steam Deck liga horretan jokatuko du, linux du oinarri  eta KDE euskaraz 
daukagu, baina Valvek oraingoz 34 hizkuntza bakarrik ireki ditu.


Hau estrategikoa dela irudita, GameErauntsiaz jarri nintzen harremanean 
steamOS euskaratzeko eskaera egiteko eta egin genuen, erantzunik ez.


Goiko guztia EABn azaldu interesgarria dela iritzita , Eusko 
Jaurlaritzak berriz eskatuko du ea euskara onartzen duten.


Eskaera landu dute, GameErauntsia eta HPS artean.


Eta galdetu didate "Librezale" jarriko dugu eskaera honen babesle bezala?


Nik ulertzen dut, eskaera babesteak ez dakarrela inolako konpromisurik, 
KDE bere bidea jarraituko du orain arte bezala steamekin edo steam 
gabe.  Argi daukat steam bezeroa eta AAA mailako jokuak nahi duenak 
itzuliko dituela baina ez direla librezale proiektuak izango libreak ez 
diren heinean.


izan libre izan euskaldun!

Ander.






-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20211218/3bcf6c34/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago