[Librezale] Miel Loinaz naiz, Joomla euskal itzulpenaz arduratzen naizena

Miel Loinaz mloinaz92 a bildua gmail.com
Lar, Abe 11, 07:30:21, CET 2021


Egun on
Ez dakit zergatik ez den azaltzen euskara orri horretan.
Milesker erantzuteagatik. Saiatuko naiz zuk esandako bidea jorratzen.
Izan asteburu on!
Miel


Hau idatzi du Gorka Azkarate Zubiaur , Librezale-en bidez
(librezale a bildua librezale.eus) erabiltzaileak (2021 abe. 10, or. (21:30)):

> 2021-12-09 07:23 egunean, Miel Loinaz , Librezale-en bidez-(e)k idatzi
> du:
> > 125mb guneko kontsulta horietan kontsulta dezakezue baita ere
> > itzulpenetatik ateratako itzulpen-hiztegi bat.
> >
> > El jue., 9 dic. 2021 6:24, Miel Loinaz <mloinaz92 a bildua gmail.com>
> > escribió:
> >
> >> Egun on
> >> Orain arte urte batzuetan Joomlaren euskal itzulpenaz arduratu izan
> >> naiz. Baina zahartzen ari naiz, eta ardura hori beste norbaiti
> >> pasatu nahi nioke.
> >> Nire itzulpenen bertsio desberdinak kontsultatzeko webgune batean
> >> kontsulta bat muntatua daukat:
> >>
> >> Ihttp://miel.125mb.com/bilatuJ3b/searchJ3en.htm [1]
> >>
> >> http://miel.125mb.com/bilatuJ3b/bilatuJ3eu.htm
> >>
> >> Itzulpenak ikus ditzakezue bi webgunetan aplikatuta ere:
> >>
> >> Nafarroako Erlezainen Elkartearena:
> >> http://www.apidena.org/index.php/eu/
> >>
> >> Eta nire adiskide den Irurtzungo ebanista eta erlezale batena:
> >> http://www.karpinter.net/eu/
> >>
> >> Laburtuz: zuen artean inor balego Joomlaren euskal itzulpenaz
> >> arduratzeko gogoa duena, nik pasatuko nioke daukadan informazio
> >> guztia.
> >>
> >> Animo, eta izan ongi!
> >> Miel
> >
> >
> > Links:
> > ------
> > [1] http://miel.125mb.com/bilatuJ3b/searchJ3en.htm
> > _______________________________________________
> > Librezale mailing list
> > Librezale a bildua librezale.eus
> > https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
> Kaixo Miel Loinaz!
>
> Mila esker Joomla!-ren lokalizazioaren ardura denbora luzean
> hartzeagatik. Egia esan ez naiz Joomla! erabiltzailea baina, hala ere,
> estimatzen da egindako lana.
>
> Ikusi dut gaur goizean izena eman duzula Librezale wikian. Agian ez
> daukazu ohitura handirik Mediawiki softwarearekin editatzeko, hasieran
> astuntxoa ematen du... Horregatik Joomla! orriaren zirriborroa egitea
> bururatu zait:
>
> https://librezale.eus/wiki/Joomla!
>
> Zure erabiltzaile eta pasahitza erabiliz, erraz hobetuko duzu nik
> sortutako zirriborroa.
>
> Arduradun bezala jarri zaitut Joomla!-ren lokalizazioan, eta lekukoa
> pasatzeko boluntarioak eskatu dituzula idatzi dut. Nahi baduzu
> boluntarioak eska ditzakegu Matrix edo Telegram Librezale geletan.
> Aspaldi honetan askoz jende gehiago dabil gela horietan posta zerrenda
> honetan baino.
>
> https://librezale.eus/wiki/Komunikazio-tresnak
>
> Barkatu ezjakintasuna, baina zergatik ez da aipatzen gure hizkuntza orri
> honetan?
>
> https://docs.joomla.org/Joomla_info_page
>
> Ondo izan.
>
> --
>
> Gorka Azk.
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20211211/5ab7dca1/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago