[Librezale] Miel Loinaz naiz, Joomla euskal itzulpenaz arduratzen naizena

gorkaazkarate a bildua ni.eus gorkaazkarate a bildua ni.eus
Or, Abe 10, 21:29:55, CET 2021


2021-12-09 07:23 egunean, Miel Loinaz , Librezale-en bidez-(e)k idatzi 
du:
> 125mb guneko kontsulta horietan kontsulta dezakezue baita ere
> itzulpenetatik ateratako itzulpen-hiztegi bat.
> 
> El jue., 9 dic. 2021 6:24, Miel Loinaz <mloinaz92 a bildua gmail.com>
> escribió:
> 
>> Egun on
>> Orain arte urte batzuetan Joomlaren euskal itzulpenaz arduratu izan
>> naiz. Baina zahartzen ari naiz, eta ardura hori beste norbaiti
>> pasatu nahi nioke.
>> Nire itzulpenen bertsio desberdinak kontsultatzeko webgune batean
>> kontsulta bat muntatua daukat:
>> 
>> Ihttp://miel.125mb.com/bilatuJ3b/searchJ3en.htm [1]
>> 
>> http://miel.125mb.com/bilatuJ3b/bilatuJ3eu.htm
>> 
>> Itzulpenak ikus ditzakezue bi webgunetan aplikatuta ere:
>> 
>> Nafarroako Erlezainen Elkartearena:
>> http://www.apidena.org/index.php/eu/
>> 
>> Eta nire adiskide den Irurtzungo ebanista eta erlezale batena:
>> http://www.karpinter.net/eu/
>> 
>> Laburtuz: zuen artean inor balego Joomlaren euskal itzulpenaz
>> arduratzeko gogoa duena, nik pasatuko nioke daukadan informazio
>> guztia.
>> 
>> Animo, eta izan ongi!
>> Miel
> 
> 
> Links:
> ------
> [1] http://miel.125mb.com/bilatuJ3b/searchJ3en.htm
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

Kaixo Miel Loinaz!

Mila esker Joomla!-ren lokalizazioaren ardura denbora luzean 
hartzeagatik. Egia esan ez naiz Joomla! erabiltzailea baina, hala ere, 
estimatzen da egindako lana.

Ikusi dut gaur goizean izena eman duzula Librezale wikian. Agian ez 
daukazu ohitura handirik Mediawiki softwarearekin editatzeko, hasieran 
astuntxoa ematen du... Horregatik Joomla! orriaren zirriborroa egitea 
bururatu zait:

https://librezale.eus/wiki/Joomla!

Zure erabiltzaile eta pasahitza erabiliz, erraz hobetuko duzu nik 
sortutako zirriborroa.

Arduradun bezala jarri zaitut Joomla!-ren lokalizazioan, eta lekukoa 
pasatzeko boluntarioak eskatu dituzula idatzi dut. Nahi baduzu 
boluntarioak eska ditzakegu Matrix edo Telegram Librezale geletan. 
Aspaldi honetan askoz jende gehiago dabil gela horietan posta zerrenda 
honetan baino.

https://librezale.eus/wiki/Komunikazio-tresnak

Barkatu ezjakintasuna, baina zergatik ez da aipatzen gure hizkuntza orri 
honetan?

https://docs.joomla.org/Joomla_info_page

Ondo izan.

--

Gorka Azk.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago