[Librezale] Euskararen aholku batzordeko mezua

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
As, Api 27, 22:38:23, CEST 2021


Aupa!

Foro horretan librezaleko kidea naizelako nago. Ni baino aproposagoak
zareten asko ezin izan duzuelako edo nahi ez duzuelako. Ez naute aukeratu
zerrenda horretako asko merezi duten aditu izaeragatik. Edonola, argi
daukat han NI nagoela eta NIre iritzia emango dudala. Librezale ezagutzeaz
gain, nire egoa ez da irizten inor ordezkatzera ;-)

Nahikoa triskantza izan genuen azken asanblada aurretik orain inor
librezale izenean jaurlaritzatik agertzeko...

izan libre izan euskaldun!
Ander.



Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2021 api. 27,
ar. (15:04)):

> 21/4/27 14:15(e)an, gorkaazkarate a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
> > Mila esker Ander informatzeagatik eta taldean ohikoak diren iritziak
> > foro horretan defendatzeagatik. Oso ondo egingo duzu, ziur nago.
> >
> > Baten batek egin behar zuen eta zeuk eman zenuen urrats bat aurrera.
> >
> > Eutsi goiari!
> >
>
> Kaixo:
>
> Nik ere eskerrak eman nahi dizkizut EABko ingurune digitalaren batzorde
> horretan software librea eta hemen bultzatzen ditugun baloreak eta
> proiektu-motak sustatzeagatik. Euskal gizartearen parte garenez gero eta
> ingurune digitalean lan egiten dugunez, Librezaleko kideren bat hor
> aritzea ondo iruditzen zait.
>
> Hala ere, badaezpada argi gera dadin, "Librezale gisa aurkeztu
> nintzenez" diozunean, Librezaleko kidea den *norbanako* bezala zoaz,
> ezta? Hau talde asanblearioa da eta jakina denez, pertsona batek ezin du
> Librezale ordezkatu. Norbanako bezala zoazela ulertzen dut eta software
> librearen alde hainbeste urte lan egin ondoren, nolabait Librezaleren
> ikuspegia foro horretan pixka bat islatuta egongo dela. Bai, ezta?
>
> Ondo izan,
> Txopi.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20210427/74d24769/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago