[Librezale] Euskararen aholku batzordeko mezua
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
As, Api 27, 15:04:35, CEST 2021
21/4/27 14:15(e)an, gorkaazkarate a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
> Mila esker Ander informatzeagatik eta taldean ohikoak diren iritziak
> foro horretan defendatzeagatik. Oso ondo egingo duzu, ziur nago.
>
> Baten batek egin behar zuen eta zeuk eman zenuen urrats bat aurrera.
>
> Eutsi goiari!
>
Kaixo:
Nik ere eskerrak eman nahi dizkizut EABko ingurune digitalaren batzorde
horretan software librea eta hemen bultzatzen ditugun baloreak eta
proiektu-motak sustatzeagatik. Euskal gizartearen parte garenez gero eta
ingurune digitalean lan egiten dugunez, Librezaleko kideren bat hor
aritzea ondo iruditzen zait.
Hala ere, badaezpada argi gera dadin, "Librezale gisa aurkeztu
nintzenez" diozunean, Librezaleko kidea den *norbanako* bezala zoaz,
ezta? Hau talde asanblearioa da eta jakina denez, pertsona batek ezin du
Librezale ordezkatu. Norbanako bezala zoazela ulertzen dut eta software
librearen alde hainbeste urte lan egin ondoren, nolabait Librezaleren
ikuspegia foro horretan pixka bat islatuta egongo dela. Bai, ezta?
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago