[Librezale] Euskararen aholku batzordeko mezua

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ost, Api 28, 19:40:54, CEST 2021


21/4/27 22:38(e)an, Ander Elortondo igorleak idatzi zuen:
>> Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2021 api.
>> 27, ar. (15:04)):
>> 21/4/27 14:15(e)an, gorkaazkarate a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
>> > Mila esker Ander informatzeagatik eta taldean ohikoak diren iritziak
>> > foro horretan defendatzeagatik. Oso ondo egingo duzu, ziur nago.
>> >
>> > Baten batek egin behar zuen eta zeuk eman zenuen urrats bat aurrera.
>> >
>> > Eutsi goiari!
>> >
>> 
>> Kaixo:
>> 
>> Nik ere eskerrak eman nahi dizkizut EABko ingurune digitalaren batzorde
>> horretan software librea eta hemen bultzatzen ditugun baloreak eta
>> proiektu-motak sustatzeagatik. Euskal gizartearen parte garenez gero eta
>> ingurune digitalean lan egiten dugunez, Librezaleko kideren bat hor
>> aritzea ondo iruditzen zait.
>> 
>> Hala ere, badaezpada argi gera dadin, "Librezale gisa aurkeztu
>> nintzenez" diozunean, Librezaleko kidea den *norbanako* bezala zoaz,
>> ezta? Hau talde asanblearioa da eta jakina denez, pertsona batek ezin du
>> Librezale ordezkatu. Norbanako bezala zoazela ulertzen dut eta software
>> librearen alde hainbeste urte lan egin ondoren, nolabait Librezaleren
>> ikuspegia foro horretan pixka bat islatuta egongo dela. Bai, ezta?
>
> Aupa!
>
> Foro horretan librezaleko kidea naizelako nago. Ni baino aproposagoak
> zareten asko ezin izan duzuelako edo nahi ez duzuelako. Ez naute
> aukeratu zerrenda horretako asko merezi duten aditu izaeragatik.
> Edonola, argi daukat han NI nagoela eta NIre iritzia emango dudala.
> Librezale ezagutzeaz gain, nire egoa ez da irizten inor ordezkatzera ;-)
>

Kar, kar, kar... bai, argi neukan, posta-zerrendan ere argi geratzea
nahi nuen. Eskerrik asko!

Goraintziak,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago