[Librezale] Arazoak posta-zerrendan?

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Api 21, 11:58:29, CEST 2021


Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2021 api.
19, al. (20:44)):
>
> 21/4/19 10:48(e)an, mikelgs a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
> > 2021(e)ko apirilaren 19(a) 09:30:59 (CEST)-(e)an, Julen Ruiz Aizpuru
> > <julenx a bildua gmail.com>-(e)k hau idatzi zuen:
> >
> >     Egun on!
> >
> >     Iruditzen zait posta-zerrendan arazoren bat-edo dagoela.
> >
> >     Aurrekoan posta-zerrendako nire ezarpenak begiratzera joan nintzen
> >     eta mailmanen pasahitza berrezartzekoa erabili nuen baina bertatik
> >     ez zait mezu elektronikorik heldu.
> >
> [...]
> > Nik irakurri dut behintzat, Julen.
> >
>
> Kaixo:
>
> Mailman aldean dena dago ondo. 126 harpidetuei epostak bidaltzen
> dizkiola dio Mailmanek. Kide batek bounced arazoak izaten ditu
> noizbehinka eposta zerbitzaria berak kudeatzen duelako, baina berarekin
> harremanetan jartzen naiz eta bounced zerrendatik ateratzen dut.
>
> Txatean galdetu dut eta GMail kontua duten beste 2k esan dute beraiek
> ere ez dituztela epostak jasotzen! 2020ko azaroaren 21ean azkena.

Ondorengo gunean ikus dezakedanez, postarako erabiltzen den SSL
ziurtagiria baliogabea da:
https://ssl-tools.net/mailservers/librezale.eus

Ziurtagiriko ostalari-izena eta benetako ostalari-izena ez datoz bat
(ubuntu.members.linode.com vs librezale.eus). Ez nintzen harrituko
Gmail-ek egiaztapen zorrotzagoak indarrean jarri izana eta, horren
eraginez, mezuak entregatzea baztertzea. Posta-zerbitzariko
erregistroak argitu beharko luke ea hau den benetako arazoa.

Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago