[Librezale] Arazoak posta-zerrendan?

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Al, Api 19, 20:44:35, CEST 2021


21/4/19 10:48(e)an, mikelgs a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
> 2021(e)ko apirilaren 19(a) 09:30:59 (CEST)-(e)an, Julen Ruiz Aizpuru
> <julenx a bildua gmail.com>-(e)k hau idatzi zuen:
> 
>     Egun on!
> 
>     Iruditzen zait posta-zerrendan arazoren bat-edo dagoela.
> 
>     Aurrekoan posta-zerrendako nire ezarpenak begiratzera joan nintzen
>     eta mailmanen pasahitza berrezartzekoa erabili nuen baina bertatik
>     ez zait mezu elektronikorik heldu.
> 
[...]
> Nik irakurri dut behintzat, Julen.
> 

Kaixo:

Mailman aldean dena dago ondo. 126 harpidetuei epostak bidaltzen
dizkiola dio Mailmanek. Kide batek bounced arazoak izaten ditu
noizbehinka eposta zerbitzaria berak kudeatzen duelako, baina berarekin
harremanetan jartzen naiz eta bounced zerrendatik ateratzen dut.

Txatean galdetu dut eta GMail kontua duten beste 2k esan dute beraiek
ere ez dituztela epostak jasotzen! 2020ko azaroaren 21ean azkena.

Norbaitek Mikel Olasagastiren telefono zenbakia badu dei diezaiola
mesedez arazo hau konpontzeko ostalariko logak irakurri beharko baitira
eta kudeaketa ezagutzak beharko baitira.

Bitartean, jakin posta-zerrenda honetako artxiboak publikoak direla eta
hemen irakurri daitezkeela:
https://librezale.eus/pipermail/librezale/

gmail.com amaitzen diren eposta helbide guztiei abisu bat bidaliko diet
arazoaren berri emateko.

Ondo izan,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago