[Librezale] Arazoak posta-zerrendan?

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Api 19, 09:30:59, CEST 2021


Egun on!

Iruditzen zait posta-zerrendan arazoren bat-edo dagoela.

Aurrekoan posta-zerrendako nire ezarpenak begiratzera joan nintzen eta
mailmanen pasahitza berrezartzekoa erabili nuen baina bertatik ez zait mezu
elektronikorik heldu.

Orduan, artxibora jo eta konturatu nintzen urte bukaeratik hona ez zaidala
batere mezurik heldu; artxiboetan jatorrizko mezuak eta erantzunak ere ikus
daitezkeenez, horrek pentsatzera narama nire helbidea harpidetu gabe
dagoela.

Horregatik, (berriro) harpidetzera jo dut, baina ez zait inongo
berrespen-mezurik heldu. Birritan saiatu naiz eragiketa hau egiten.

Ikusi dut halaber, 2020ko hondarrean spam mezuren bat ere heldu zela [1].

Zerbitzariko sarbidea duen edonork begira lezake kontu hau mesedez? Nire
helbidearekin hau pasa bada, baliteke beste hainbat helbiderekin ere
berdina gertatu izana.

Mezu hau helduko delakoan :)
Julen.

[1] https://librezale.eus/pipermail/librezale/2020-December/013900.html
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20210419/9d3ec35f/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago