[Librezale] [Common Voice] Euskarazko lehen STT eredu librea
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Api 17, 13:42:44, CEST 2021
Kaixo:
Hizkuntza-teknologiaren arloan badira *libreak* diren zenbait tresna.
Aste honetan 2 hauen berri izan dut:
- https://coqui.ai/
- https://speechbrain.github.io/
Lehenengoa helduago dagoela iruditu zait. Komunitatea ere irekiagoa
iruditu zait, baina lehen inpresioa baino ez da izan.
Kontua da, Coqui komunitateko kide batzuk gutxitutako hainbat
hizkuntzetarako speech-to-text ereduak sortzen dihardutela Common Voice
grabaketak baliatuz. Pasa den astean, AEBtako unibertsitate bateko
kideek gazte batzuek euskarazkoa sortu zuten!
https://coqui.ai/basque/itml/v0.1.0
Nik dakidala, hau euskarazko lehen STT eredu librea da. Nola hobetu eta
eredu gehiago nola sortu azaltzen dizute dokumentazioan, baita lagundu
ere txatean. Common Voice proiektu irekian egiten gauden lanaren
lehengotariko emaitza da hau. Euskaraz dakien STT motor libre eta
parte-hartzaile baten bidean urrats bat gehiago :-)
Nire aldetik, eskerrak eman nahi dizkiot Francis Tyer ikerlariari,
Indianako unibertsitateko Inclusive Technology for Marginalised
Languages taldeari eta Coqui komunitate osoari egiten ari diren lanagatik!
OHARRA: eredu hori zehazki zer den eta nola erabiltzen ez dakit!
Norbaitek probatzea ondo legoke!
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago