[Librezale] Kaixo - Node.jsren Praktika Onak gida euskaraz

Ane Diaz De Tuesta anediaz a bildua gmail.com
Or, Api 16, 15:53:20, CEST 2021


Kaixo,

Nire izena Ane Diaz de Tuesta da, eta web garatzaile gisa lan egiten dut
Bordelen. Zuregana jotzen dut bukatu berri dudan proiektu baten berri eman
eta hura zabaltzeko laguntza eskatzeko.

Programazio gida ezagun baten euskarazko itzulpena egin dugu aita eta biok,
kode irekiko Node.js-ren gida oso ezagun batena, alegia.

Gaur argitaratu du gidaren sortzaileak euskarazko bertsioaren komunikazio
ofiziala, eta, beraz, nik ere publizitatea egin nahi dut euskal
programatzaileen artean. Horretarako, artikulu bat idatzi dut, eta sare
sozialetan ere zabaldu dut informazioa. Hementxe bidaltzen dizkizut
estekak:

   -

   Gidaren sortzaileak euskarazko itzulpenari buruz egindako post ofiziala
   <https://twitter.com/nodepractices/status/1383037391229882368?s=20>
   -

   Nik argitaratutako post-a
   <https://twitter.com/ane_naiz/status/1383048507444105228?s=20>
   -
   -

   Nire artikulua <https://anediaz.com/#/eu/article> (4 hizkuntzatan)

   -

   Gida ofiziala euskaraz
   <https://github.com/goldbergyoni/nodebestpractices/blob/master/README.basque.md>
   (artikuluan ere agertzen da)


Pentsatu dut, agian, zuretzat erabilgarria izango dela gida hau, eta beste
jende askorentzat ere bai. Hori dela eta, eskertuko nizuke gida zabaltzen
lagunduko bazenit hari buruzko informazioa bidaliz zure lagun, lankide eta
interesa eduki dezakeen edonori.

Eskerrik asko!!

Ane
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20210416/076175d4/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago